Azkenengo urteetan gure arraun taldea nabarmenki hazten ari da, emakumezkoen mailetan gehien bat. Era berean, harrobiak bere osotasunean, gorakada handia jasan zuen azkenengo urteetan, eta ondorioz baliabideak ordenatzeko gure lokalaren berrantolaketa egitea pentsatu genuen. Horrela gauzak, gure arraun taldeko zuzendaritza kideetako baten arkitektura enpresak, Mirak arktiketurak alegia, solairuarte baten sorkuntzaren proposamena lagatu zion zuzendaritza taldeari, zeinek begi onez ikusi zuen egindako proiektua.

Hala ere jakina da gure arraun taldearen baliabide ekonomikoak oso urriak direla, eta ezin genuela proiektu hau bakardadean aurrera eraman. Horrela gauzak, udal gobernuarekin batu ginen haien laguntza jasotzeko eta 2017ko maiatzean aprobatutako udal-aurrekontuetan, udaletxeak diru partida bat eman zigun solairuartearen eraikuntzan laguntzeko.

Arazo ezberdinen ondorioz, proiektuaren burutzea pentsa baino denbora gehiago luzatu zen, eta azkenik 2018ko azaroan honen eraikuntza abian jartzea lortu genuen. Solairuartearen gastuak ahalik eta txikienak izaten ahalegindu ginenez, nahiz eta obra lanak azaroan hasi, proiektua bere osotasunean apirilaren lehenengo astean bukatu zen. Solairuarte honekin aspalditik genituen espazio arazoak txikitzeaz gain, egoera aprobetxatu eta arraun taldeko gimnasiora ateratzen den larrialdietarako irteera sortu genuen. Azken honekin, ebakuazio legea betetzea lortu dugu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *