Herriko jaiak atzean utzita denboraldi berriari hasiera emango diogu, bai behintzat behe-mailako taldeetan (kimu, haur, kadete eta gazteetan). Iraileko momentu ezberdinetan hasiko diren arren, talde guztietako arraunlariek eta gurasoek bilera bat izango dute entrenatzaile eta zuzendaritzako kideekin denboraldia hasi aurretik.

Esan bezala irailean gizonezko seniorren taldea izan ezik, gainontzeko guztiak martxan hasiko dira; beraz, 10-18 urte bitartekoak gutxi barru Plentziko itsasadarretik bueltaka ikusiko ditugu. 10-18 urte bitarte izan ezkero, eta arrauna frogatzeko intriga izatekotan, etorri Arkotera gurea den kirol eder hau frogatzera.

Maila bakoitzak entrenatzaile ezberdina izango du. Maila berean ere entrenatzaile ezberdinak egon daitezke, sexuaren arabera ezberdinak direlako, hots, neska kimuen entrenatzailea ez da mutilezko kimuen entrenatzaile berdina izango. Zein taldekoa zaren jakiteko hurrengo jaiotze data kontuan hartu beharko duzu:

  • 2008 eta 2009 urteetan jaioak: Kimuak (alevines).
  • 2006 eta 2007 urteetan jaioak: Haurrak (infantiles).
  • 2004 eta 2005 urteetan jaioak: Kadeteak (cadetes).
  • 2002 eta 2003 urteetan jaioak: Gazteak (juveniles).

Izena emateko edo informazioa jasotzeko interesa izan ezkero webguneko orrialde nagusian, azken berrien azpian eskuragarri dagoen formularioa bete beharko duzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude