2020. urte honetan, Arkote arraun talderen ibilbide luzeak 60 urte beteko ditu. Zifra esanguratsua izanik, urteurren honi lotutako ekintza ezberdinak antolatuko ditugu urte honetan zehar. Antolatuko diren ekintza guzti hauek proposatzeko eta kudeatzeko arduradura, arraun taldetik igarotako arraunlari, prestatzaile, teknikari, guraso, zuzendaritza kide eta gainontzeko laguntzaileak izan beharko liratekeelakoan dago egungo zuzendaritza taldea.

Horregatik, 60. urteurrenari bere ekarpena egin nahi duten pertsona guztiak biltzeko, zuzendaritza taldeak urteurrenari bideratutako lan taldea sortzea erabaki du. Honi esker, urteurren anitz, zabal eta aberatsa izatea lortuko dugula ulertzen dugu. Argi utzi nahi dugu lan taldera sartzeko aukera zabalik egongo dela denbora luzez, nahi duenak nahi duen momentuan sartzeko aukera izan dezan.

Azken lerro hauen bidez irakurle oro lan talde honetan parte hartzera gonbidatu nahi dugu, danon artean urteurren historikoa antolatuko baitugu. Aupa Arkote!!

Oharra: Bukatzeko, Hiruka aldizkariak lan talde honen inguruan egindako argitalpena partekatzen dizuegu. https://hiruka.eus/plentzia/1583926206711-arkote-arraun-taldearen-60-urtemuga-ospatzeko-lan-taldea-osatu-gura-dute?fbclid=IwAR2jhxa0HFKt12tFm5nyB5lGdBv9bWP47uIPTX1NaxsAh-sb7WuOFZwIAXw

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *