2020. urte honetan Arkote arraun taldeak 60 urte betetzen ditu, eta urtebetetzea ospatzeko zuzendaritza taldeak urteurren ospakizuna abian jarri zuen. Horrela, arraun taldetik igarotako pertsonekin zein igaro ez direnekin ere lan talde bat eratzea erabaki zuen zuzendaritzak. Talde horren sorreraren berri sare sozialen bidez, webgunearen bidez, Plentzia Telebistaren bidez eta prentsa bidez (kasu honetan Hiruka) eman genuen. Martxoan 20 bat lagun inguruko taldea osatuta, zuzendaritzaren helburua lan taldearekin batera lanean hastea bazen ere, azkenean, COVID-19aren ondorioz, bertan-behera utzi behar izan dugu urteurrenaren inguruko antolakuntzak zein ospakizunak, bai behintzat aurtengoz.

Hala ere, lan taldeak martxan jarraituko du, gure helburua, aukerarik badago, urteurrena 2021era atzeratzea baita. Beraz, 2021ean urteurrenari lotutako ospakizun ederrak antolatzen lagundu nahi bagaituzu jarri gurekin harremanetan zalantzarik gabe, facebook, instagram, web edo Whatsapp (635 726 566) bidez.