Larunbat honetan, 2021eko abuztuaren 21ean, arratsaldeko 16:00etan Plentziako XXXII. ikurriña izeneko traineruen estropada ospatuko da herriko badian. Arkote Arraun Taldeak Plentziako Udalaren laguntzaz antolatutako estropada hau 2021eko KAE ligaren 1 multzoko hamalaugarren eta azken aurreko estropada izango da. Urte honetan KAE ligako lehen multzoan parte hartu duten 13 ontzientzako ligaren amaiera Plentziako ikurriña ospatu eta egun batera emango da, hots igandean, hain zuzen ere Bilboko uretan arratsaldeko 16:45ean ospatuko den Regata Villa de Bilbao estropadan.

1. Ligako sailkapen orokorra

Plentziako estropada ospatzearen bezperan Plentzitarra bosgarren tokian da ligako sailkapen orokorrean, 9,15 punturekin. Aurreko urtetik COVID-19aren kalteei aurre egiteko protokoloa abian jarri zuen ligak. Horrela gauzak, talde bakoitzaren puntuak hurrengo formula matematikoarekin kalkulatzen dira: liga osoan zehar jasotako puntu guztiak zati traineruak parte hartu dituen estropada kopurua. Eragiketa honi esker, taldean positiboak izan dituzten eta ondorioz estropadetan parte hartu ezin izan duten ontziek ez dute kalterik izan sailkapen orokorrean. Zorionez gure ontziak ez du COVID-19an kasu positiborik izan, baina puntuen ponderazioa ligako trianeru guztiei aplikatzen zaie automatikoki.

Hurrengoa da Plentziako XXXII. ikurriña ospatu aurretik KAE1 ligaren sailkapen orokorra:
1. Getaria: 11,46
2. SDR Pedreña: 11,08
3. Kaiku: 10,85
4. San Pedro: 10,45
5. Arkote Uribe Kosta: 9,15
6. Deustu: 8,70
7. San Juan: 8,69
8. Zumaia: 6,00
9. Orio “B”: 5,00
10. Castro: 5,00
11. Camargo: 3,55
12. Astillero: 2,92
13. Lapurdi: 2,25

2. Ligako sailkapen orokorra

Aurreko urtean COVID-19ak ez ustean hartu gintuen guztioi, eta horren ondorioz traineruen ligak ez ziren normaltasunez jokatu; aurten ere, murriztapen eta berezitasun ugari ditugu, baina antolakuntzaren aldetik normaltasunetik hurbilago gaude, bai behintzat pasaden urtearekin alderatuta. Aurreko denboraldiak ekarri zigun berezitasunetako bat aurtengo ligan 13 ontzi egotea izan zen. Honek eragozpen ugari sortu ditu, izan ere araudian jasota dagoenaren arabera lau kaleetako estropadetan lehendabiziko txandakoek erlojupeko estropada egin beharko lukete eta horrek kalte handiak sortuko lituzke, esate baterako estropada guztietan norbera bere kaletik sartu beharko litzatekeelako halabeharrez. Gauzak horrela, Arkote Arraun Taldeko zuzendaritzak proposatuta eta KAE ligako Asanbladak onartuta, salbuespen bezala aurtengo KAE1 liga 4 txandetan jokatzen da (3 txandetan beharrean), lehendabiziko hiru txandetan 3 ontzi daudelarik eta azkenengoan lau daudelarik.

Sailkapen orokorra jarraituta, eta COVID-19an positibo kasurik egongo ez dela esperoan, hurrengoa izango da txanden banaketa:

TxandaOntziak
1. txanda (3)Lapurdi, Astillero eta Camargo
2. txanda (3)Castro, Orio “B” eta Zumaia
3. txanda (3)San Juan, Deustu eta ARKOTE
4. txanda (4)San Pedro, Kaiku, Pedreña eta Getaria
Gogoratu kaleen zozketa estropada egunean bertan egingo dela, estropada hasi baino ordu eta erdi lehenago (14:30etan hain zuzen) ospatuko den ordezkarien bileran.

3. Itsasontzientzako argibideak:

Estropada lau kaleetara izanda eta badiako zati zabala okupatuko dugula kontuan izanda, itsasontzia duten gure inguruko pertsonei antolatzaileen aginduak betetzea eskatzen diegu. Estropada ospatuko den ordutartean itsasoratzeko asmoa duten ontziek, itsasadarreko bokanan egongo den antolatzaileen ontzien aginduei itxaron beharko die, izan ere, estropadaren egoera zein den ezagututa antolakuntzak emango du itsasoratzeko baimena. Edozein kasutan, itsasontzi guztiek abiadura murriztu eta Astondotik beharko dute, estropadaren lehorreko buiak estroborretik inguratuz eta ababorretik utziz; inolaz ere ezin izango dute itsas-muturretik atera. Eragozpengatik barkamena eskatuz, herriko pantalanetan aurki daitekeen kartela partekatzen dizuegu: