2021eko irailaren erdialdean 16 urtetik beherako taldeetan hasiera emango diogu 2021-22 arraun denboraldi berriari. Gure asmoa Uribe Kosta eta Uribe Aldeko ahalik eta gazte gehienetara iristea da. Gaur egun, inguruko herri gehienetako gazteak ditugu gurean: Plentzia, Gorliz, Barrika, Urduliz, Lemoiz, Mungia, Gatika, Berango eta abar. Beraz, gure inguruan bizi bazara, 2006 eta 2012 urteen bitartean (hauek barne) jaiotakoa bazara eta arrauna frogatzeko interesa baduzu, ez pentsatu bi aldiz eta etorri gureki arraunera!

Jakina da arrauna oso kirol berezia dela, beste edozeinekin alderatu ezin dena. Horregatik, gazte guztiak gurera etortzera animatu nahi ditugu, izan ere frogatu ostean gustoko ez duenak beti du atzera egin eta ezabatzeko aukerarik. Ez duguna inondik inora ere nahi gure kirola nolakoa den frogatu gabe zalantzarekin geratzea da.

Taldeko kirola izanik, arraunean taldean lan egiten ikasten dute gazteek, enpatia, elkarrekiko laguntza eta gainontzekiko errespetua bereganatuz. Horrez gain, beste balore ugari ikasten dituzte gazteek ingurugiroarekiko errespetuaren kasu.

Entrenamenduak irailaren 13an, astelehenean hasiko dira, baina beranduago ere izena emateko aukera zabalik egongo da.

Interesa izan ezkero, edo edozein motatako zalantzarik baduzu jarri gurekin harremanetan hurrengo bideen bitartez:

635 726 566 (Whats App soilik)