Zertan datza?

Jakingo duzuen bezalaxe, gurea, arraun talde xumea da, ez baitu diru sarrera anitzik ezta babesle askorik ere. Hortaz, bazkide bakoitzak urtean ordaindu behar duena (25€) asko ez bada ere, bazkide guztien diru-laguntzak asko laguntzen gaituzte arraun taldeak urtean zehar dituen behar izanetako batzuk asetzeko.

Nola eman dezaket izena?

Online sistema puri-purian dagoen honetan, bazkide egiteko inprimaki elektronikoa sortu dugu. Teknologia berriekin zailtasunak badituzu eta beste modu batean egin nahi baduzu, idatziguzu Whats App bat “harremanetarako” atalean azaltzen den telefono zenbakira. 

Bazkide egiteko bideak

Inprimaki elektronikoa

Online... Non nahi eta noiz nahi egiteko

Bazkide egiteko modu berria hau da, online bidez egitea alegia. Honek etxeko ordenagailutik, sakelekotik edo nahi den tokitik egitea uzten dizu. Gainera, nahi den unean egin daiteke, ordutegiaren baldintzapenik jasan gabe. Sistema hiru pausu oso sinpleetan laburtzen da:

1. Atal honen goikaldeko PDF-aren irudian klik eginez, inprimakia deskargatu.

2. Behin deskargatuta, bete hutsune guztiak zure datuekin (Ez ahaztu dokumentuaren amaieran dagoen data betetzearekin).

3. Dokumentua sinatu eta gorde.

4. Ondoren, orrialde honetan ezkerreko partean (edo azpikoan mugikorretik ari bazara) aurkituko duzun gunera dokumentua igo beharko duzu (Upload file jartzen duen lekuan hain zuzen) . 

Dokumentua beterik igotzeko atala