Gaur, 2020ko martxoaren 13an, barikuan, Koronabirusaren epidemiak aurrera egin duela ikusita, Gobernu ezberdinek erabaki zorrotzak hartu dituzte guztion babesaren mesedean. Horrela gauzak, Plentziako udalak elkarte ezberdinei lagatutako lokalen itxiera dekretatu du. Beraz, gaurtik aurrera eta udalak baimena eman arte, Arkote arraun taldeko instalakuntzak itxita egongo dira koronabirusaren hedakuntzari eusteko neurri bezala.

Kirolari zein arraun taldeko egoitzan ibiltzen garen norbanako guztion osasunaren onurarako hartu da neurri hau. Lerro hauek irakurtzen ari zareten guztiok ondo eta osasuntsu egotea espero dugu. Era berean, etxean geratzeko deialdia luzatzen dizuegu guzitoi, soilik modu honetan lortuko dugulako epidemia honen hedakuntza hain bizkorra ez izatea.

Gogoratu arraun taldeak zein gobernu ezberdinek hartzen dituzten erabakien berri webgune eta sare sozialen bidez emango dizuegula.

Izan ondo, eta zaindu zuen (zein gainontzekoen) buruak:

Arkote arraun taldeko zuzendaritza taldea

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *