
Arkote arraun taldeko zuzendaritza taldeak bazkideei dei egiten die 2020ko abenduaren 20an, domekan, goizeko 10:30etan (beharrezkoa izatekotan 11:00etan bigarren deialdia egingo da) JITSI plataforma bidez online ospatuko den bazkideen ohiko batzarrera, honen gai ordena hurrengoa izango delarik:
- Azkenengo Batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2019-2020. denboraldiko kontuen aurkezpena eta, hala badagokio, onarpena.
- 2020-2021. denboraldiko kontuen aurkezpena eta, hala badagokio, onarpena.
- Prestatzaileen aurkezpena.
- Galdera eta eskariak.
Oharra: Covid-19aren egoera ondorioz batzarra online izango da. Bileran parte hartu nahi duenak mezu bat bidali beharko du arkoteat@gmail.com posta elektronikora 2020ko abenduaren 19ko arratsaldeko 20:00ak baino lehen hurrengo datuak eskainiz: izen-abizenak eta NAN zenbakia. Eskaria egin duen pertsonak bazkidearen kuota egunean izan ezkero, bilerarako esteka jasoko du bere posta elektronikoan.