Gorka Etxeberriak eta Imanol Garciak Plentzitarra zuzentzen jarraituko dute 2022an

Bi denboraldi bete ditu Gorka Etxeberria Oliden oriotarraren eta Imanol Garcia Elorza idazabalarraren bikoteak #Plentzitarra zuzentzen. 2019an Arkoteko trainerua KAE 1 ligaren zazpigarren postuan zegoela hartu zuten ardura. 2020ko haien lehendabiziko denboraldi hartan, baja ugari tarteko eta kide gutxiko taldearekin denboraldi ederra egitea lortu zuen gure traineruak, ligako bosgarren postuan