Gaur 2022ko ekainaren 19an denboraldi honetako KAE1 ligako lehen estropada jokatu da Pasaian, “Kepa Deun Arrantzaleen kofradia XXII. ikurriña” izeneko estropada. 2021eko arraun denboraldian Arkoteko trainerua ligako bosgarren postuan sailkatu zen, eta hainbat estropadetan ikurriña eskuratzetik segundu gutxira geratu bazen ere aukerarik gabeko geratu zen.

Aurtengo lehen estropadan ordea ikurriña eskuratzea lortu dute gure mutilek, ligako hamabi ontzietatik denborarik onena markatuz. Hauek izan dira denborak:

1. ARKOTE SEGUROS BILBAO: 20:57,58
2. SANPEDROTARRA: 20:59,14
3. MATRIX HONDARRIBIA: 21:01,57
4. SAN JUAN: 21:01,69
5. ZARAUTZ GESALAGA OKELAN: 21:03,35
6. DEUSTO BILBAO: 21:11,15
7. S.D.R. PEDREÑA: 21:11,31
8. CASTRO MARINERA: 21:13,47
9. CAMARGO CUEVA EL PENDO: 21:16,44
10. DELTECO ZUMAIA: 21:16,90
11. ORIO ORIALKI: 21:30,38
12. BUSTURIALDEA: 21:38,07

Hona hemen estropadaren momentu onenen bideo laburpena:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *