Bostetik hiru, garaipen berria Plentzitarrarentzat

Atzo 2022ko uztailaren 9an KAE1 ligako 5. jardunaldia ospatu zen Pasaiako uretan, “CMO Valves Bandera” hain zuzen ere, zeinetan Arkoteko trainerua garaile izan den liga osatzen duten hamabi traineruen artean azkarrena izanik. Aurtengo denboraldian ligak hamalau estropada izango ditu, eta une honetara arte dagoeneko bost estropada jokatu dira; horietatik erdian

2022ko udako ikastaroaren behin-betiko ebazpena

Gaur 2022ko ekainaren 27an, udako ikastaroan onartutakoen behin-betiko zerrenda argitaratzen dugu, txanden banaketarekin batera. Ebazpenaren aurrean helegitea aurkezteko epea gaurtik ekainaren 30eko eguerdiko 12:00etara arte luzatuko da, eta email bat bidaliko beharko da hurrengo posta elektronikora: arkoteat@gmail.com Uztailako ikastaroa hilaren 1ean hasiko da, ostiralean, eta abuztukoa hilaren 1ean, astelehenean, Arkote

Plentzitarrak ligako bigarren ikurriña eskuratu du

Gaur 2022ko ekainaren 26an KAE1 ligako 2. jardunaldia ospatu da Zumaiako uretan, “Zumaiako XXXVII. ikurriña” hain zuzen ere, zeinetan Arkoteko trainerua garaile izan den liga osatzen duten hamabi traineruen artean azkarrena izanik. Gogorarazi nahi dugu ligako aurreko jardunaldian, lehenengoan alegia, Arkoteko traineruak markatu zuela ere denborarik onena, eta horren ondorioz

2022ko traineru ligaren lehen ikurriñan Arkote garaile

Gaur 2022ko ekainaren 19an denboraldi honetako KAE1 ligako lehen estropada jokatu da Pasaian, “Kepa Deun Arrantzaleen kofradia XXII. ikurriña” izeneko estropada. 2021eko arraun denboraldian Arkoteko trainerua ligako bosgarren postuan sailkatu zen, eta hainbat estropadetan ikurriña eskuratzetik segundu gutxira geratu bazen ere aukerarik gabeko geratu zen. Aurtengo lehen estropadan ordea ikurriña

2022ko udako ikastaroko txanden behin-behineko ebazpena

Gaur, 2022ko ekainaren 18an, larunbatean, Udako arraun ikastaroaren aurreinskripzioak itxi eta behin-behinean onartutakoen zerrenda argitaratzen dugu. Gainera, behin-behineko txanden banaketa egin dugu ere; hauetan lehentasunak errespetatzen ahalegindu bagara ere, beti ez da posible izan. Onartutakoek plaza bermatzeko eman beharko duten hurrengo urratsa behin-betiko matrikulazioa egitea da, ekainaren 18-25 bitartean. Horretarako,

Maiatzaren 8an arrauna probatzeko ate irekiak

Aurreko urteko esperientzia positiboa errepikatzeko asmoz, 2022ko maiatzaren 8an, igandean, goizeko 10:00etatik aurrera Arkote Arraun Taldeak 2006 eta 2013 bitartean jaiotako gazteentzako goiz bateko doako arraun ikastaroa antolatuko du. Egun horretan, entrenatzaile lanetan hamarkadetako esperientzia duten Raul Amundarain eta Josu Marin entrenatzaileen eskutik arraunaren inguruko oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte gazteek.

Arkoteko haurrak 2022ko Euskadiko txapeldunak

Igaro berri zaigun asteburu honetan, apirilaren 23an eta 24an, Euskadiko batel txapelketak jokatu dira Sestaoko uretan, larunbatean sailkatze estropada eta igandean finala. Aurten bi ontzi eraman ditugu txapelketara, gizonezko haurrak eta gizonezko kadeteak. Gizonezko kimuek Bizkaiko Txapelketan hirugarren egin bazuten ere, Euskal Arraun Federakuntzak bertan parte hartzeko aukera urratu die,

Haurrak 2022ko Bizkaiko txapeldunak eta kimuak ligan

– Zazpi hilabeteko entrenamenduen ostean zortzi estropada besterik ez – Kimuek 2022ko Bizkaiko Batel Liga irabazi dute – Lehorreko entrenamenduak baldintza prekarioetan egin behar izan dituzte, Udalak Arkoteren eraikina partzialki itxi eta alternatibarik eskaini ez duelako – Haurreko 2022ko Bizkako Batel Txapelketa irabazi dute 4:44ko denborarekin Asteburu honetan, apirilaren 2an

2022 denboraldiko arraunlarien argazkiak

Aurreko denboraldietan bezala, kirolari guztien irudi eguneratua izateko Arkote Arraun Taldeko zuzendaritza taldea harrobiko arraunlari guztiei argazkia ateratzeaz arduratu da, eta horretarako beste urte batez Deo Villasanteren laguntza izan dugu; hemendik eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiogu Deori bere prestutasunagatik. Momentu honetan orrialdeak antolatzen gabiltza, eta hurrengo asteko (urtarrilaren 24tik 28ra)