2020. denboraldiko Gazte mailako taldea.

Juan Olarte Beristain Gizonezko Gazteen entrenatzailea.

Juan Olarte Beristain

Juan Olarte Bermeotarra hainbat urtetan arraun munduan ibilitako gizona dugu. Urte gehienak herriko taldean eman ditu, lehenik arraunlari gisa eta ondoren prestatzaile lanetan. Hala ere, orain dela hiru urte gurera etortzea erabaki zuen eta azkenengo urteetan emakumezko arraunlarien maila guztien entrenatzailea izan da, emaitza oso onak lortuz. 2019 trainerillen denboraldian gazte mailako mutilen entrenatzaile lanetan ibili ondoren, 2020 denboraldi osoan zehar gazte mailako mutilen entrantzailea izango da. Ziur gaude arraunaren nondik-norako guztiak irakatsiko dizkiela bere mutilei, traineruaren etorkizuneko arraunlariak diren horiei alegia.