Gaur, 2020ko martxoaren 12an Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza zentro guztiak ixteko erabakia hartu ondoren, Arkote arraun taldeko zuzendaritzak eskola kiroleko arraunlarien (hots kimu eta haur mailetako arraunlarien) entrenamenduak bertan behera uztea erabaki du, eskola jarduera normaltasunera itzultzen den unera arte. Erabaki honek ere, Bizkaiko Foru Aldundiak luzatutako aginduarekin bat egiten du.

Era berean, hurrengo astebururako antolatuta zueden estropada guztiak bertan behera geratu dira. Egoera ez-ohiko honen aurrean, Arkote arraun taldeko zuzendaritzak buru-belarri egingo du lan Koronabirusaren hedakuntzari eusteko, momentuan-momentu hartu beharreko neurriak hartuz.

Momentuz, kadete, gazte eta senior mailetako emakumezko zein gizonezko kirolarien entrenamenduek normaltasunez jarraituko dute. Dena dela, epidemiaren egoeraren gertuko jarraipena egingo du zuzendaritza taldeak, eta gorago azaldu bezala, unean beharrezkoak diren neurriak hartuko dira, beraz ez dugu deskartatzen hurrengo ordu edo egunetan gainontzeko mailen entrenamenduak bertan behera uztea.

Hartzen diren erabaki guztien berri izateko gure sare sozialak (Facebook eta Instagram) zein webgunea jarraitzea gomendatzen dizuegu, bertan argitaratuko ditugulako erabaki guztiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude