Bizi dugun pandemia egoeraren ondorioz, kimu (alevin) eta haur (infantil) mailako arraunlariek orain gutxira arte ezin izan dute klubera arraun egitera jaitsi. Momentuz, Bizkaiko Forua Aldundiaren erabakiz Eskola Kiroleko arraunlariek ezin izango dute antolatzen diren lehiaketetan parte hartu; hala ere, ostiral honetatik aurrera (martxoak 19) Arkoteko harrobiko kimu eta haur mailako kirolariak entrenamenduetara itzuli ahal izango dira.

Etorri gurekin arraunera!

Lehiaketarik aurreikusita ez dagoen egoera honetan, arrauna gazteetatik frogatu eta ezagutu nahi duten 10-14 urte bitarteko gazteentzako aukera paregabea dela uste dugu. Hortaz, arrauna frogatu nahi duten Uribe Kostako 10-14 urte bitarteko gaztee dei egiten diegu ostiral honetan, martxoak 19, goizeko 9:00etan klubera jaitsi daitezen.

Azken honen inguruko informazio gehiagorik nahi izatekotan, jarri gurekin harremanetan azpiko formularioaren bidez: