Asteazken honetan Eskola Kiroleko entrenamenduak itzuli ostean, 10 eta 14 urte bitarteko gazteei klubera etortzeko eta arrauna ezagutzeko ateak zabaltzen dizkiegu.

Komunikabide eta federakuntzek aditzera ematen duten bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak ez du epe labur-ertainean kimu eta haur mailetako estropadak itzultzeko aurreikuspenik. Hala ere, Arkote arraun taldetik momentura arte izena emandako gazteekin entremaneduetara itzultzea erabaki dugu. Era beran, interesa izan dezaketen inguruko gazteei gure kirola ezagutzeko aukera ere emango diegu.

Beraz, ostiral honetan martxoaren 19an, goizeko 9:00etan, klubeko ateak zabalik egongo dira Arkoten arraun frogatu nahi duten 10-14 urte bitarteko gazte guztientzako. Aipatutakoaren inguruko zalantzarik izango bazenu, informazio gehigarria jaso nahiko bazenu, edo, adierazitako egunean klubera hurbilduko zarela jakinarazi nahiko bazenigu, bete ondoko formularioa:

Oharra: argitalpen hau martxoaren 19an baino beranduago irakurtzen baduzu, edo, arrazoi ezberdinak direla medio adierazitako datan klubera hurbiltzeko aukerarik ez baina arrauna frogatzeko interesa bauduzu, bete ezazu hurrengo inprimakia eta beste data bat bilatzen ahaleginduko gara.