Gaur, 2021eko ekainaren 18an Arkote Arraun Taldeko Zuzendaritza Taldeak 2021eko Udako Ikastarorako aurreinskripzioan izena eman duten behin-behineko onartuen zerrenda argitaratzen du. Orrialde honetan bi dokumentu ezberdin aurki daitezke: lehena, behin-behineko ebazpenean onartutakoen zerrenda; bigarrena, onartutakoei esleitutako behin-behineko txandak.

Datuen Babeserako Legeak ezartzen duena jarraituz, zerrendetan ez da onartutakoen izen abizenik ageri, aurreinskripzioko inprimakian adierazitako NAN zenbakiaren laugarren, bosgarren, seigarren eta zazpigarren zenbakiak baizik. Ez-ohiko kasu gutxi batzuetan zortzigarren zenbakia argitaratu behar izan da bi pertsonek aurreko zenbaki berdinak partekatzen zituztelako.

Eskertzekoa da zerrenda eta txanden banaketaren dokuementuan (bietan) norberaren datuak ageri direla konprobatzea, edozein akats balego ahalik arinen zuzentzeko, izan ere txanden behin-betiko banaketa zerrenda honetatik abituko da.

Bestalde, esleitutako txandarekin eragozpenik dutenek, orrialde honetako amaieran aurki daitekeen inprimakia betez txanda aldaketa eska dezakete. Eskaera horretan aldaketaren arrazoiak adierazi eta justifikatu beharko dira, eta Zuzendaritza Taldeak eskaera gauzatzeko ahaleginak egingo ditu, kasu guztietan posiblea izango ez dela argi izanda betiere. Zuzendaritzak hartutako erabakia inprimakian adierazitako posta elektronikora bidaliko da.

Dokumentu hauen azpian, behin-betiko matrikulaziorako urratsak ageri dira. Gogorarazten dugu behin-betiko matrikulazioa ere ONLINE egingo dela, ekainaren 19an hasi eta ekainaren 26ra arteko epean.

Behin-behineko onartutakoen zerrenda eta txanden baneketa

Behin-betiko matrikulazioa egiteko argibideak

Behin-betiko matrikula ONLINE izango da ere eta bere plaza ziurtatu nahi duenak ekainaren 19tik ekainaren 26ra arteko hurrengo dokumentuak bidali beharko dira (denak batera, faborez) arkoteat@gmail.com posta elektronikora:

  1. Behin-betiko matrikularen PDFa deskargatu (puntu hauen azpian dagoen botoia sakatuz eskura daiteke) eta bete.
  2. Udako ikastaroaren ordainketaren konprobantea bidali. Ordainketa hurrengo kontu korrentera egin beharko da: ES28 2100 4987 6422 0001 6823 (Arkote Arraun Taldea) (La Caixa banketxea)
  3. Bazkide izatekotan, 2021ean Bazkide Kuota ordaindu izanaren ziurtagiria.
  4. Uribe Aldean mankomunatutakoen kasuan, erroldaren ziurtagiria.

Hurrengo botoia sakatu ezkero behin-betiko matrikularen dokumentua deskargatuko zaizu. Ez duzu ezer inprimatu eta eskanetatu behar, pdf-a bera auto-bete daitekeelako.

Behin-behineko txanden banaketa aldatzeko eskaera

Txanda aldatzeko eskaera udako ikastaroa 2021
Arkote Arraun Taldeak 2021eko udan antolatuko duen udako arraun ikastarorako Zuzendaritza Taldeak egin duen banaketa aldatzeko inprimakia.
Prest dugunean, posta elektroniko honetara bidaliko dugu eskaeraren gaineko erantzuna