Udako ikastaroaren behin-behineko onartuen ebazpena eta matrikulazio ofiziala egiteko argibideak

Gaur, 2021eko ekainaren 18an Arkote Arraun Taldeko Zuzendaritza Taldeak 2021eko Udako Ikastarorako aurreinskripzioan izena eman duten behin-behineko onartuen zerrenda argitaratzen du. Orrialde honetan bi dokumentu ezberdin aurki daitezke: lehena, behin-behineko ebazpenean onartutakoen zerrenda; bigarrena, onartutakoei esleitutako behin-behineko txandak. Datuen Babeserako Legeak ezartzen duena jarraituz, zerrendetan ez da onartutakoen izen abizenik

10 eta 14 urte bitarte badituzu, ostiral honetan (martxoak 19) etorri gurekin arraunera!

Asteazken honetan Eskola Kiroleko entrenamenduak itzuli ostean, 10 eta 14 urte bitarteko gazteei klubera etortzeko eta arrauna ezagutzeko ateak zabaltzen dizkiegu. Komunikabide eta federakuntzek aditzera ematen duten bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak ez du epe labur-ertainean kimu eta haur mailetako estropadak itzultzeko aurreikuspenik. Hala ere, Arkote arraun taldetik momentura arte izena

Ostiral honetatik aurrera (martxoak 19) Eskola Kiroleko arraunlariak bueltan dira!

Bizi dugun pandemia egoeraren ondorioz, kimu (alevin) eta haur (infantil) mailako arraunlariek orain gutxira arte ezin izan dute klubera arraun egitera jaitsi. Momentuz, Bizkaiko Forua Aldundiaren erabakiz Eskola Kiroleko arraunlariek ezin izango dute antolatzen diren lehiaketetan parte hartu; hala ere, ostiral honetatik aurrera (martxoak 19) Arkoteko harrobiko kimu eta haur

2020ko bazkideen ohiko batzarraren deialdia.

Arkote arraun taldeko zuzendaritza taldeak bazkideei dei egiten die 2020ko abenduaren 20an, domekan, goizeko 10:30etan (beharrezkoa izatekotan 11:00etan bigarren deialdia egingo da) JITSI plataforma bidez online ospatuko den bazkideen ohiko batzarrera, honen gai ordena hurrengoa izango delarik: Azkenengo Batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena. 2019-2020. denboraldiko kontuen aurkezpena eta, hala badagokio,

Juan Olartek ez du Arkoten jarraituko hurrengo denboraldian

Juan Olarte Beristain Bermeotarra 2016/17ko denboraldian iritsi zen Arkotera, eta gurean harrobiko entrenatzaile gisa lau denboraldi eman ondoren, etapa honi amaiera ematea erabaki du. Lau urte hauetan zehar, talde ezberdinetaz arduratu denez, harrobiko arraunlari askoren entrenatzaile izan da. Lehendabizi gizonezko gazteen entrenatzailearen laguntzaile gisa hasi zen; ondoren, bi denboraldi eman

Negatibo eman dute lehenengo frogako PCR guztiek

Irailaren 2an arraun taldeko webgune ofizialaren bidez jakitera eman genuen senior mutilen arraunlarietako batek positibo eman zuela COVID-19aren PCR frogan. Horren ondorioz, senior mutilen arraunlariak eta entrenatzialeak beren etxeetan konfinatu eta Osakidetzak agindutako egunetan PCR frogak egin zituzten. Asteburuan zehar emaitzak iristen joan dira, eta jasotakoek negatibo eman duten arren,

Gorka Etxeberriak eta Imanol Garciak Plentzitarra zuzentzen jarraituko dute 2021 denboraldian

2019ko irailaren 10ean, arraun taldearen webgune ofizialaren bidez Gorka Etxeberria Oliden (Orio, 1977) 2020ko denboraldian senior mutilen taldeaz arduratuko zela iragarri genuen, Toni Montenegroren lekua hartuz. Gorkarekin batera prestatzaile fisiko gisa Imanol Garcia Elorza etorri zen gurera, hiru denboraldietan lan txalogarria egin zuen Aitziber Ibañezi lekukoa hartuz. Arrazoi ezberdinak direla

COVID-19ko positibo kasu bat eman da senior mutilen taldean

Bart gabaz gure arraunlarietako batek COVID-19an positibo eman zuelaren albistea jaso genuen. Arraunlariak azken estropadetan eta entrenamenduetan parte hartu ez zuen arren, agintariek ezarritako protokoloa jarraitu eta hurrengo orduetan Osakidetzako aztertzaileak arraunlariaren inguruko pertsonekin harremanetan jarriko dira. Gainera, aipatzekoa da senior mutilen taldeko partaideak, borondate propioz eta erantzukizun kolektiboari jarraituta,

Arkoteren maskarak salgai

COVID 19ak maskaren erabilera orokortu du, nabarmen gainera, eta horren ondorioz ohikoa bihurtu da gure herrietako bazter ezberdinetan musuko kirurgikoak eta eskularruak lurretik botata aurkitzea; hondakinen kopurua nabarmenki biderkatu da beraz. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Osasun kontseilaria den Nekane Murgak jakinarazi duenez, ekainaren 16aren 00:01etik aurrera derrigorrezkoa izango da une oro

COVID-19aren testuinguruan instalakuntzak erabili ahal izateko protokoloa.

COVID-19ak guztion egunerokotasuna erabat aldatu du, baita arraun taldearen egoitzarena ere. Horren ondorioz, Arkote arraun taldeko zuzendaritzak larrialdi sanitario honen aurrean segurtasuna bermatzeko hurrengo protokoloa landu du. Gauden egoeran ezinbestekoa izango da zuzendaritzak onartutako protokoloa zorroztasunez betetzea. Protokoloa hurrengo denboraldiaren hasieran eguneratuko da, momentuko egoerak eskatzen dituen beharrei erantzuteko asmoz.