Udako ikastaroa

2021ko udako ikastaroa

Zertan datza?

Aspalditik Arkotek arraun ikastaroa antolatzen du udara guztietan, gure kirola gazteen artean hedatzeko helburuz. Ikastaro hau prestakuntza handia duten bi arraunlariek zuzentzen dute. Arraunlari izateak, ikaragarrizko esperientzia eskaini die gure monitoreei, asko izan direlako arraunlari gisa bizi dituzten egoerak. Horietaz ikasitakoak ere irakasten dituzte gure monitoreek.

Zein da egutegia? eta ordutegia?

Gazteek kalitatezko formakuntza eta esperientzia izan dezaten, ikastaroak bi ordu iraungo ditu,  astelehenetik ostiralera (jai egunak salbu). Hala ere, pandemia egoerak ezarritako aforo murrizpenen ondorioz, 12 haurrezko bi txanda eratuko dira, horietako bakoitzak bere ordutegi propioa izango duelarik; beraz, hilabete bakoitzean 24 pertsonek hartu ahal izango dute parte soilik ikastaroan:

  1. Lehen txanda: 9:00-11:00
  2. Bigarren txanda: 11:30-13:30

Ikastaroa bi hilabeteetan eskainiko da: uztailan eta abuztuan. Hala ere, ikastaroaren iraupena hilabetekoa izango da, eta plaza librerik egon ezkero nahi duenak bigarren hilabetean ere izena emateko aukera izango du.

Zeintzuk dira izena emateko baldintzak?

Ikastaroa 2006. urtean eta 2012. urtean jaiotako gazteei (9-15 urte bitartekoei) zuzenduta dago, norberaren udalerria zeinahi ere den.  Hala ere, Uribe Aldean mankomunatuek plazen esleipenean lehentasuna izango dute. 

Itsasadarrean zein itsasoan lantzen den kirola izanda, gomendagarria da oinarrizko igeriketa mailarik izatea. Hala ere, erabateko segurtasuna bermatzeko, uretaratzen diren guztietan gazteek salbamendu-txalekoa eramango dute aldean.

Inskripziorako epeen azalpena

Lehendabizi, udako ikastaroan parte hartu nahi duten pertsona guztiek maiatzaren 31tik ekainaren 16ra aurreinskripzioa egin beharko dute, orrialde honen amaieran eskuragarri dagoen inprimakia betez. 

Bigarrenik, ekainaren 18an aurreinskripzioan onartutakoen zerrenda argitaratuko dugu webgunean, eta norberak bere NAN zenbakiarekin onartua izan den kontsultatu ahal izango du; era berean, horietako bakoitzarekin Whats App bidez harremanetan jarriko gara, ekainaren 19tik 26ra (biak barne) matrikula ofiziala egin dezaten. Matrikula horretan, mankomunatuek erroldaren dokumentua eta bazkideek ordainketaren justifikagiria entregatu beharko dute.  

Hirugarrenik eta azkenik, ekainaren 28an behin-betiko onartuen zerrenda argitaratuko da eta horietako bakoitzarekin harremanetan jarriko gara. Gogoratzen dugu hilabete bakoitzean 24 plaza egongo direla, beraz izen emateek kopuru hori gaindituko balute itxaron-zerrenda eratuko genuke. Kontrara, adierazitako plaza kopurua beteko ez balitz matrikulatzeko epea zabalik geratuko litzateke muga gainditu arte.

Oharra: Azpiko egutegian matrikulazio epeen kronograma eskuragai.

izena emateko epeak

Zeintzuk dira kuotak?

80€/hilean

2021ean Arkoteko bazkide direnak. Kasu honetan matrikularen inskripzioan bazkide kuota ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Ordainketa ikastaroaren lehen egunean egingo da

100€/hilean


Bazkideak ez direnak

Ordainketa ikastaroaren lehen egunean egingo da

Izena emateko inprimakia:

Aurreinksripzioan izena emateko epea gainditu da. Hala ere udako ikastaroan izen eman nahiko bazenu, bidaliguzu mezu bat hurrengo inprimakiaren bidez 

Behin-betiko matrikulazioa

Online

Online egiteko bidea, non nahi eta noiz nahi

Behin behineko esleipenean plaza lortu bazenuen, plaza bermatzeko arkoteat@gmail.com helbide elektronikora hurrengo dokumentuak bidali beharko dituzu (denak mezu berean, mesedez) behin-betiko matrikulazio epean (ekainaren 19tik 26ra):

  1. Behin-betiko matrikularen PDFa deskargatu (goiko PDFaren irudian sakatuz), bete eta bidali.
  2. Udako ikastaroaren ordainketaren konprobantea bidali. Ordainketa hurrengo kontu korrentera egin beharko da: ES28 2100 4987 6422 0001 6823 (Arkote Arraun Taldea) (La Caixa banketxea)
  3. Bazkide izatekotan, 2021ean Bazkide Kuota ordaindu izanaren ziurtagiria.
  4. Uribe Aldean mankomunatutakoen kasuan, erroldaren ziurtagiria.
 
 

Zalantzarik izatekotan jarri gurekin harremanetan:

Whats app bidez

635 726 566 (Whats App soilik, ezin dugu deirik hartu)

facebook bidez

Egin klik irudiaren gainean.

Posta elektroniko bidez

Egin klik irudiaren gainean.

Instagram bidez

Egin klik irudiaren gainean.

Arraun taldearen babesleak

Erabiltzailearen esperientzia hobetzeko webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarriatu ezkero, baimena ematen duzu cookie-n erabilerarako eta gure cookien politikarako. Behean informazio gehiago Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies