Nortzuk gara?

Arkote, Plentzian egoitza duen arraun taldea da. Honen sorrera 1960an izan zen, nahiz eta, web orrialde honen historia atalean agertzen den bezala, aurretik beste izen batekin jardun zen. Arkote 10 urtetik aurrerako emakumezko zein gizonezko kirolariek osatzen dute. Gainera, arraun taldean gizonezko seniorrez osatutako trainerua dugu, egun KAE 1. mailan lehiatzen dena. Bukatzeko, aipatu beharko genuke ere gurean aulki mugikorrean aritzen diren beteranoak ditugula. Ondorioz, arraun taldean orotara 110 fitxa inguru ditugu, gazte, senior eta aulki mugikorreko beteranoen artean.

Arraun taldeko zutabeak:

Harrobia

Gaur egungo arrauna ezin da ulertu, harrobiko lan sendo bat gabe; horregatik zuzendaritzako kideok berebizikoa deritzogu harrobiko lana sustatzen jarraitzea, ulertzen dugulako gazteak gure etorkizuna direla. Ulergarria da hortaz, gure helburu nagusia arrauna praktikatu nahi duen edozein gazteri ateak zabaltzea izatea. 

emakumezkoen arrauna

Arkote arraun taldea emakumezkoen arraunean zer esan handia izandako taldea dugu, izan ere, Bizkaian uretaratu zen emakumezkoen lehen trainerua Arkotekoa izan zen. Tamalez denborak aurrera ahala, arrazoi ezberdinak zirela medio taldea banatu eta  desagertu zen. 

Hala ere, zortzi urtetik hona emakumezkoen arraunlarien kopurua nabarmenki hazi da gurean, egun harrobiko arraunlarien %48,88a emakumezkoak diren puntura arte. Horregatik, zuzendaritza honek emakumezkoen arraunaren alde oinarriak eraikitzen jarraituko du, etorkizun polit eta itxaropentsu izateko.

trainerua

Arkote arraun taldeak gaur egun traineru bakarra du uretan, nahiz eta bere garaian bi ere izan zituen. Honen izena Plentzitarra da eta gaur egun KAE ligako 1. mailan lehiatzen da. 2018ko denboraldiko emaitzei begira gure arraunlariak ligako sailkapen orokorrean 8.ak izan ziren, eta 2019. denboraldian aurrera pausua ematea espero dugu.

Play Video

Aulki mugikorra

Arraun talde honen ohiko modalitatea tosta finkoa den arren, aspalditik aulki mugikorrean ere aritzen gara, bigarren plano batean bada ere. Behin tosta finkoko denboraldia amaituta, harrobiko arraunlariak aulki mugikorrean entrenatzen hasten dira handik gutxira autonomian zein estatu mailan antolatzen diren lehiaketetan parte hartzeko helburuarekin. Arestian aipatu bezala, harrobiko arraunlariez gain badugu aulki mugikorrean aritzen den talde beteranorik ere. 

beteranoak

Aspalditik arraun taldeak aulki mugikorrean soilik jarduten diren beteranoen talde txikia du. Gure beteranoak arkoteko arraunlari ohiak dira, eta estatu mailako zein nazio arteko estropadetan parte hartzen dute, Arkote arraun taldearen izena hiriz hiri zabalduz. Bere garain 8+ ontzia urtetaratzen bazuten ere, egun arraunlarien kopurua murriztu da, eta horren ondorioz 4- ontzia ateratzen dute. 

Garatzen ditugun ekintzetako batzuk...

Ekintza soziala

 

 

 

Gaur egungo gizartean arazo ekonomiko larriak dituzten familia asko daude. Tamalez, honen ondorioz, zenbait gazteek haien familien egoera ekonomikoak direla eta, kirola praktikatzeko aukera galtzen dute. Horregatik, arraun talde honek gazte guztiei kirola praktikatzeko eskuragarritasuna bermatzen die, norberaren egoera sozio-ekonomikoagatik kaltetuak izan gabe.

Horretarako, aspalditik arraun taldeak kirolari bakoitzaren gastu guztiak beregain hartzen ditu: fitxaren, ekipamenduaren, osasun-azterketen eta estropadetarako garraioaren gastuak alegia; esan bezala, ulertzen dugulako modu honetan gure kirola arlo sozial guztietara zabaltzen dugula.