Ondarreta kalea z/g, Plentzia.
946774342
arkoteat@gmail.com

Historia

Arkote arraun taldeko web orrialdea

Plentziako arraunaren historia

Txetxu Laraudogoitia

Txetxu Laraudogoitiaren eskutik,

Arkote arraun taldeko sortzaile eta presidente ohia.

Orain dela 70 bat urte, 1948 eta 1952 urteen artean, Sociedad de remo Plentzia sortu zen. Arraun taldea Jose Mari Ibargurengoitiak “Misiriñekoa-k” eta Juanito Egiak “Linber-rek” eraiki eta zuzendu zuten hasiera batean, eta lehendakaria, garaiko Plentziako alkatea zen D. Pepe Olano izan zen. Garai hartako arraunlarien artean, Virgilio “Zierbanatoa”, Uribarri anaiak, Felix “Bidepes-ekoa” eta Zabala anaiak izan ziren, besteak beste. Patroi gisa, “Txaparro” eta “Kabritas” aritu ziren.

Hurrengo urteetan batelen arraun munduak geldialdia izan zuen, behintzat estropada ofizialetan. Horren ondorioz, antzina bezala, estropada herrikoiak antolatzen hasi ziren berriz ere, estropada ofizialek utzitako hutsunea betetzeko asmoz. Estropadak, Uresarantza eta Portuko auzoetako herritarren artean izan ziren batik bat; azpimarragarriak dira estropada horietan parte hartu zuten “Herri”, “El Rubio” eta “Atxirika”, besteak beste. 

Orain dela 58 urte inguru, Plentziako portuko auzoan bizi ginen lagun batzuk aurraunean hasi ginen kirol hau berpizteko ahaleginetan, eta jarduera horretarako Eskabetxerian gordetako batel zaharrak erabili genituen. Uda iristean, portuko gazteekin batera, udatiarrak ere arraunean jarduten hasi ziren. Kirolak gurean izandako berpizkundea ikusita, herriko Antolin Deunako jaietan estropada antolatu genuen, non Portuko zaharrak, Portuko gazteak eta beteranoen talde batzuk lehiatu ginen. Momentu hartan bertan konturatu ginen hasi zela arraun talde ofiziala sortzeko griña eta aukera, inguruko, batik bat Nerbioi itsasadarreko, arraun taldeekin lehiatzea ahalbidetuko ziguna. Hau izan zen ARKOTEren hastapena.

Garai horretan arraun taldearen sortze-lanetan aritu ginenok garbi izan genuen luzarorako bizi nahi zuen arraun talde bat ezin zela soilik Plentziako herritarrekin aritu. Gainera, Plentzia eta Gorlizko herriek historikoki izan dituzten tirabirak alde batera uzteko aukera ezin hobea zela ulertu genuen. Arestian aipatutako arrazoi hauengatik guztiengatik, inguruko herri guztiek haientzat jo zezaketen izena hautatu genuen, ARKOTE.

Arraun talde berri honen sorkuntza ez zen batere erreza izan, hainbat eragozpenei egin behar izan baikenizkien aurre. Eragozpen hauen artean nagusiena, garai hartako Plentziako alkate frankistaren aldetik iritsi zitzaigun, izan ere, kosta ala kosta erregimenaren gaztedi frontean sartu nahi izan gintuen. Baina, Javier Muruak eta Txetxu Laraudogoitiak eginiko lan tinko eta nekaezinari esker, Falangearen erakundean sartu gabe ARKOTE arraun taldea sortzea lortu genuen. 

Zer da ARKOTE?

Arkote arraun taldearen izena, harrikote hitzetik dator. Honen jatorria, Plentziako itsasadarreko olatu-hormaren oinarrian dauden harri pilaketa dugu. Hau, Barrikako udal eremuaren baitan dago, Plentzia eta Gorlizko hondartzak aurrez-aurre dituelarik. Inguruko herriekin harremana izateak, eta lehen aldiz Plentziako koloreak ez diren beltzaren eta horiaren erabilerak, Arkote, Plentziako taldea izateaz gain, zonaldekoa izateko helburuarekin sortu genuen.

Gure historiaren hasierari begirada atzera bota ezkero, garai hartan jarritako helburua lortu dugula argi dago, behintzat arraunlariei dagokienez, Arkote inguruko herri guztietako arraunlariek osatzen dutelako. Elkartasun hau guztiz burutzeko, azken pausua falta zaigu: inguruko instituzioen babesa jasotzea, alegia, Gorliz, Barrika… eta Uribe-kosta mankomunitatearen beraren babesa jasotzea, izan ere, gaur egun Plentziako udalaren babesa jasotzen dugu soilik.

 

Lehiaketa ibilbidea bateletan hasi genuen, gazteen mailan alegia, arrakasta handiarekin zenbait estropada irabaztea lortuz. Beranduxeago trainerilletan hasi ginen lehian, eta azkenik traineruan.

ARKOTE 196826032017 - copia

Arraun talde honen historian zehar hainbat familia-kide aritu dira gurean, lehendakariak, zuzendaritzako zenbait kide eta arraunlarien kopuru zerrendaezina. Batzuek besteek baino arrakasta handiagoz, biaina danok egin dugu “arraun noranzko berdinean”, eta lan horren ondorioa dugu ARKOTE gaur dagoen lekuan egotea.

 

Nork pentsatuko zukeen herriko gazte batzuek sortutako ARKOTE hura traineruen goren mailan arituko zela eta Kontxako ohorezko txandan jardungo zenik? Ametsa zirudien hura, azkenean lortu da.

Bukatzeko:

Berebizikoa deritzot, minutuko isilune baten bidez, arraun talde honen alde lan egin duten hildako guztiak gogoratzea eta oroitzea; zaletu, arraunlari, prestatzaile, zuzendaritzako kide… baina batik bat, hainbat une korapilatsu eta beste zenbait pozgarri biziarazi egin zizkidan, eta gure lehen lehendakaria izan zen  Javier Murua oroitu nahiko nuke.

GORA ARKOTE!!

Txetxu Laraudogoitia                                                     [Idazki honen bertsio originala gaztelaniaz idatzi zen, hortaz irakurri duzun hau itzulpena da.]

Arraun taldearen babesleak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies