
Gaur, 2022ko azaroaren 24an Arkote Arraun Taldeko zuzendaritza taldeak dei egiten die klubeko bazkideei 2022ko azaroaren 24an Plentziako Goñi Portal Kultur Etxean ospatzekoak diren Bazkideen Ohiko eta Ez-ohiko batzarretara. Lehendabizi Ohiko Batzarrarekin hasiko gara 10:30etan lehen deialdian eta 11:00etan bigarrenean, eta hau amaitu bezain laster Ez-Ohikoari emango diogu hasiera. Gogorarazten dugu bertan parte hartzeko ezinbestekoa izango dela bazkide kuota egunean izatea. Bileren gai ordenak hurrengoak izango dira:
Ohiko bileraren gai ordena:
1. Azkenengo Batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena. 2. 2021-2022 denboraldiko kontuen aurkezpena eta, hala badagokio, onarpena. 3. 2022-2023 denboraldiko kontuen aurkezpena eta, hala badagokio, onarpena. 4. 2022-23 denboraldiko prestatzaileen aurkezpena. 5. Galdera eta eskariak |
Ez-ohiko bileraren gai ordena:
- Zuzendaritza taldeak aurkeztutako estatutuen aldaketaren aurkezpena eta, hala badagokio, onarpena.

