Arraun taldeko instalakuntzak itxita

Gaur, 2020ko martxoaren 13an, barikuan, Koronabirusaren epidemiak aurrera egin duela ikusita, Gobernu ezberdinek erabaki zorrotzak hartu dituzte guztion babesaren mesedean. Horrela gauzak, Plentziako udalak elkarte ezberdinei lagatutako lokalen itxiera dekretatu du. Beraz, gaurtik aurrera eta udalak baimena eman arte, Arkote arraun taldeko instalakuntzak itxita egongo dira koronabirusaren hedakuntzari eusteko neurri bezala. Kirolari zein arraun taldeko […]

Estropada guztiak eta Eskola kiroleko entrenamenduak bertan behera geratzen dira.

Gaur, 2020ko martxoaren 12an Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza zentro guztiak ixteko erabakia hartu ondoren, Arkote arraun taldeko zuzendaritzak eskola kiroleko arraunlarien (hots kimu eta haur mailetako arraunlarien) entrenamenduak bertan behera uztea erabaki du, eskola jarduera normaltasunera itzultzen den unera arte. Erabaki honek ere, Bizkaiko Foru Aldundiak luzatutako aginduarekin bat egiten du. Era berean, […]

60. urteurrena antolatzeko lan taldearen sorrera

2020. urte honetan, Arkote arraun talderen ibilbide luzeak 60 urte beteko ditu. Zifra esanguratsua izanik, urteurren honi lotutako ekintza ezberdinak antolatuko ditugu urte honetan zehar. Antolatuko diren ekintza guzti hauek proposatzeko eta kudeatzeko arduradura, arraun taldetik igarotako arraunlari, prestatzaile, teknikari, guraso, zuzendaritza kide eta gainontzeko laguntzaileak izan beharko liratekeelakoan dago egungo zuzendaritza taldea. Horregatik, 60. […]

Bazkideen Ohiko eta Ez-ohiko batzarrak

Hurrengo abenduaren 15ean, domekan, 10:30etan Arkote arraun taldeko egoitzan Bazkideen Ohiko Batzar Orokorra ospatuko da, urterolez. Horren ondoren, hurrengo legealdian arraun taldea zuzenduko duen zuzendaritza hautatu beharko da, ez-ohiko batzarrean. Hautagaitzarik aurkeztu nahi izan ezkero, honen inguruko argibide guztiak ondoko dokumentuan ikusgai izango dituzue: Bazkideen ohiko batzar nagusirako deialdia: Bazkideen ez-ohiko batzarrerako deialdia: Bi deialdiak […]

Gorka Etxeberria izango da hurrengo denboraldian senior mutilen prestatzailea

Gorka Etxeberria Oliden (1977) Oriotarra, 1987an hasi zen arraunean bere herriko arraun taldean. Arraunlari gisa tosta finkoan zein mugikorrean ibilbide luze eta oparoa izan ondoren, 2013an entrenatzaile lanetan hastea erabaki zuen, eta Getariarren deia jaso ondoren, Getariako Esperantza traineruko mutilen entrenatzailea lanetan hasi zen. Bertan sei urte eman ditu prestatzaile lanetan, eta bere agindupean Esperantzak […]

2019-20 denboraldiaren hasiera

Herriko jaiak atzean utzita denboraldi berriari hasiera emango diogu, bai behintzat behe-mailako taldeetan (kimu, haur, kadete eta gazteetan). Iraileko momentu ezberdinetan hasiko diren arren, talde guztietako arraunlariek eta gurasoek bilera bat izango dute entrenatzaile eta zuzendaritzako kideekin denboraldia hasi aurretik. Esan bezala irailean gizonezko seniorren taldea izan ezik, gainontzeko guztiak martxan hasiko dira; beraz, 10-18 […]

Toni Montenegrok ez du Plentzitarra zuzenduko hurrengo denboraldian

Momentura arte Plentzitarraren prestatzailea izan den Toni Montenegro Prietok, ez du jarraituko hurrengo denboraldian gurekin. Toni ibilibide luzeko arraunlaria izandakoa dugu, Mecosen, Pedreñan, Castron eta Urdaibain (besteak beste) ibilita, Kontxako hainbat bandera eta beste horrenbeste TKE liga irabazi izan ditu. 2016. denboraldian arraun egiteari utzi zion. Horren ondoren, 2017. urteko denboraldian, Toni Montenegrok Santoñako traineruko […]

Marea horia

Gertu dugun abuztuaren 17an Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak errefuxiatuen aldeko ekimena antolatuko du herriko badian. Ekimen honetan, herriko kultur/kirol elkarte zein norbanako ezberdinek parte hartuko dute, eta Arkote arraun taldeak ere bere partaidetza bermatuko du beste urte batez. Ekintza, esan bezala, abuztuaren 17an izango da 12:30ak aldera. Minutu batzuk lehenago Arkoteko arranplatik zein astondotik piragua, […]

Ergometro txapelketa. Karmengo jaiak.

Atzo, uztailaren 13an, Plentziako portuan ospatzen diren Karmengo amako jaiei hasiera eman zitzaien. Jai batzordeak eginiko lan paregabeari esker aurtengoan lau jai-egun izango ditugu, uztailaren 13an hasita, 16ra arte, ekintza anitzetan parte hartzeko programazio luzearekin. Ohitura jarraituz, Arkote arraun taldeak jaiotako ekintza askotan parte hartzen du, eta beste horrenbeste antolatzen ditu ere. Horregatik, hurrengo egunetan […]

Korrokoien arrantza lehiaketa.

Gaur, uztailak 13, Plentziako portuan ospatzen diren Karmengo amako jaiak hasi dira. Jai batzordeak eginiko lan paregabeari esker aurtengoan lau jai-egun izango ditugu, uztailaren 13an hasita, 16ra arte, ekintza anitzetan parte hartzeko programazio luzearekin. Ohitura jarraituz, Arkote arraun taldeak ekintza ezberdinetan parte hartzen du, eta beste horrenbeste antolatzen ditu ere. Horregatik, hurrengo egunetan jaietan izan […]