
Gaur 2023ko azaroaren 14an Arkote Arraun Taldeko zuzendaritza taldeak Bazkideen Ohiko eta Ez-Ohiko batzarretara deialdia zabaltzen du.
Bi bilerak 2023ko abenduaren 3an, igandean, ospatuko dira Plentziako Goñi-Portal kultur-aretoan. Ohiko batzarra goizeko 10:00etan lehen deialdia eta 10:30etan bigarren deialdian hasiko da, Plentziako Goñi-Portal kultur aretoan. Honen gai ordena hurrengoa izango delarik:
- Azkeneko Batzarraren irakurketa eta onarpena.
- 2022-2023 denboraldiko kontuen aurkezpena, eta hala badagokio, onarpena.
- 2023-2024 denboraldiko aurrekontuaren aurkezpena, eta hala badagokio, onarpena.
- 2022-2023 denboraldiko kirol-memoriaren aurkezpena
- Galdera eta eskariak.
Ohiko batzarra amaitu eta jarraian Ez-Ohiko batzarrari hasiera emango zaio. Honen gai ordena puntu bakarrekoa izango da: 2023-2027 legealdirako zuzendaritza taldearen hautaketa hain zuzen. Hautagaitzak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 21ean amaituko da. Bi deialdien inguruko informazio sakonagoa azpiko deialdiaren kartelan eskuragarri: