Arkote arraun taldeko zuzendaritza taldeak bazkideei dei egiten die 2020ko abenduaren 20an, domekan, goizeko 10:30etan (beharrezkoa izatekotan 11:00etan bigarren deialdia egingo da) JITSI plataforma bidez online ospatuko den bazkideen ohiko batzarrera, honen gai ordena hurrengoa izango delarik: Azkenengo Batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena. 2019-2020. denboraldiko kontuen aurkezpena eta, hala badagokio,
Juan Olartek ez du Arkoten jarraituko hurrengo denboraldian
Juan Olarte Beristain Bermeotarra 2016/17ko denboraldian iritsi zen Arkotera, eta gurean harrobiko entrenatzaile gisa lau denboraldi eman ondoren, etapa honi amaiera ematea erabaki du. Lau urte hauetan zehar, talde ezberdinetaz arduratu denez, harrobiko arraunlari askoren entrenatzaile izan da. Lehendabizi gizonezko gazteen entrenatzailearen laguntzaile gisa hasi zen; ondoren, bi denboraldi eman
Negatibo eman dute lehenengo frogako PCR guztiek
Irailaren 2an arraun taldeko webgune ofizialaren bidez jakitera eman genuen senior mutilen arraunlarietako batek positibo eman zuela COVID-19aren PCR frogan. Horren ondorioz, senior mutilen arraunlariak eta entrenatzialeak beren etxeetan konfinatu eta Osakidetzak agindutako egunetan PCR frogak egin zituzten. Asteburuan zehar emaitzak iristen joan dira, eta jasotakoek negatibo eman duten arren,
Gorka Etxeberriak eta Imanol Garciak Plentzitarra zuzentzen jarraituko dute 2021 denboraldian
2019ko irailaren 10ean, arraun taldearen webgune ofizialaren bidez Gorka Etxeberria Oliden (Orio, 1977) 2020ko denboraldian senior mutilen taldeaz arduratuko zela iragarri genuen, Toni Montenegroren lekua hartuz. Gorkarekin batera prestatzaile fisiko gisa Imanol Garcia Elorza etorri zen gurera, hiru denboraldietan lan txalogarria egin zuen Aitziber Ibañezi lekukoa hartuz. Arrazoi ezberdinak direla
COVID-19ko positibo kasu bat eman da senior mutilen taldean
Bart gabaz gure arraunlarietako batek COVID-19an positibo eman zuelaren albistea jaso genuen. Arraunlariak azken estropadetan eta entrenamenduetan parte hartu ez zuen arren, agintariek ezarritako protokoloa jarraitu eta hurrengo orduetan Osakidetzako aztertzaileak arraunlariaren inguruko pertsonekin harremanetan jarriko dira. Gainera, aipatzekoa da senior mutilen taldeko partaideak, borondate propioz eta erantzukizun kolektiboari jarraituta,
Arkoteren maskarak salgai
COVID 19ak maskaren erabilera orokortu du, nabarmen gainera, eta horren ondorioz ohikoa bihurtu da gure herrietako bazter ezberdinetan musuko kirurgikoak eta eskularruak lurretik botata aurkitzea; hondakinen kopurua nabarmenki biderkatu da beraz. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Osasun kontseilaria den Nekane Murgak jakinarazi duenez, ekainaren 16aren 00:01etik aurrera derrigorrezkoa izango da une oro
COVID-19aren testuinguruan instalakuntzak erabili ahal izateko protokoloa.
COVID-19ak guztion egunerokotasuna erabat aldatu du, baita arraun taldearen egoitzarena ere. Horren ondorioz, Arkote arraun taldeko zuzendaritzak larrialdi sanitario honen aurrean segurtasuna bermatzeko hurrengo protokoloa landu du. Gauden egoeran ezinbestekoa izango da zuzendaritzak onartutako protokoloa zorroztasunez betetzea. Protokoloa hurrengo denboraldiaren hasieran eguneratuko da, momentuko egoerak eskatzen dituen beharrei erantzuteko asmoz.
Mundo Deportivok Edu Zubeldiari egindako elkarrizketa
Gaurko egun honetan, 2020ko ekainaren 5ean, Mundo Deportivo kirol aldizkariak elkarrizketa bat egin dio gure lehendakaria den Edu Zubeldiari. Elkarrizketa horretan, KAE liga udan gauzatzeko egin behar izan diren lanei buruz hitz egin du, besteak beste. Aurreko gaiarekin batera, gure arraunlarien egoeraz hitz egin du ere, baita etxean entrenatzeak sortu
60. urteurrena 2021era atzeratua
2020. urte honetan Arkote arraun taldeak 60 urte betetzen ditu, eta urtebetetzea ospatzeko zuzendaritza taldeak urteurren ospakizuna abian jarri zuen. Horrela, arraun taldetik igarotako pertsonekin zein igaro ez direnekin ere lan talde bat eratzea erabaki zuen zuzendaritzak. Talde horren sorreraren berri sare sozialen bidez, webgunearen bidez, Plentzia Telebistaren bidez eta
Traineruaren brankaren konponketa, Alvaro Tobalinaren eskutik.
Italian eta Suedian denboraldi luze batez formakuntza jaso ondoren, azken bolada honetan gure arraunlaria den Alvaro Tobalina ontzien konponketa ezberdinetan egon da murgildurik, besteak beste “platanito” modeloko traineruaren brankan. Zehaztasun handiko konponketa lanen ondorengo emaitza oso ona izan da. Hurrengo lerroetan konponketaren zergatia eta prozedura azalduko dugu: Trinkearen erabileraren ondorioz