2023ko abenduaren 22an jokatutako Gabonetako Loteria Nazionalean Arkote Arraun Taldearen zenbakiak saria jaso zuen. Urtarrilean zehar erosle batzuek bere saria jaso dute dagoeneko, eta oraindik egin ez dutenek otsailan ere aukera izango dute.

Otsailan saria jasotzeko eguna igandea izango da, 11:00etatik 13:00etara Arkote Arraun Taldeko egoitzan: Ondarreta ibilbidea z/g, Arkote Arraun Taldeko hangarrean (hondartzaren parean).

Ordutegi horretan gerturatu ezin direnek, mezu bat bidali beharko dute hurrengo helbidera: arkoteat@gmail.com.

Zuzendaritzako kideen eta diruaren babesa bermatze aldera, aurreko hilabetean bezala ordainketa banketxeko txeke bidez egingo zaie saridunei, jaso ostean haiek banketxean zuzen-zuzenean kobratu dezaten.

Oharra: Saria jasotzeko, ezinbestekoa izango da papeleta bakoitza ekartzea

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *