Irailaren 2an arraun taldeko webgune ofizialaren bidez jakitera eman genuen senior mutilen arraunlarietako batek positibo eman zuela COVID-19aren PCR frogan. Horren ondorioz, senior mutilen arraunlariak eta entrenatzialeak beren etxeetan konfinatu eta Osakidetzak agindutako egunetan PCR frogak egin zituzten.

Asteburuan zehar emaitzak iristen joan dira, eta jasotakoek negatibo eman duten arren, ez dugu egoeraren berri eman guztien emaitzak jaso arte. Gaur iritsi dira falta ziren bi emaitzak, eta biak negatibo izan direnez konfirmatu dezakegu Arkote arraun taldeko senior mutilen taldean PCR froga egin duten pertsona guztiek NEGATIBO eman dutela.

Osakidetzak horrela aginduta, hurrengo asteko lehen egunetan bigarren PCR-a egingo dute. Hauen emaitzak ditugunean, orain arteko dinamika jarraituta, gure webgunearen bidez egoeraren berri emango dugu.

Argitalpen honi amaiera emateko, gurekin gogoratu zareten zaletu zein elkarte guztoi eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu, momentu lazgarriotan asko eskertzen baita jendearen berotasuna jasotzea. Mila mila esker guztioi!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *