Juan Olarte Beristain Bermeotarra 2016/17ko denboraldian iritsi zen Arkotera, eta gurean harrobiko entrenatzaile gisa lau denboraldi eman ondoren, etapa honi amaiera ematea erabaki du.

Lau urte hauetan zehar, talde ezberdinetaz arduratu denez, harrobiko arraunlari askoren entrenatzaile izan da. Lehendabizi gizonezko gazteen entrenatzailearen laguntzaile gisa hasi zen; ondoren, bi denboraldi eman zituen emakumezkoen taldeen entrenatzaile gisa, lehenengo urtea kimu eta haurrekin, eta bigarrena arraun taldeko emakumezko talde guztiekin.

La imagen puede contener: 9 personas, personas sonriendo
2019ko Bizkaiko Trainerilla Txapelketaren argazkia. Irudian Txapelketaren brontzezko domina eta liga garaitzearen ondorioz lortutako garaikurra ikus daitezke.

2018/2019. denboradian, emakumezkoen entrenatzailea izateaz gain, denboraldi amaieran gizonezko gazteen trainerilla zuzentzeaz arduratu zen. Azken hauekin ibili zen denbora tarte laburrean, taldeak emaitza apartak lortu zituen, Bizkaiko Trainerilla liga irabaziz eta Bizkaiko txapelketan hirugarren postua eskuratuz.

La imagen puede contener: 12 personas, personas de pie y exterior
Bizkaiko batel txapelketa ospatu ondorengo argazkia, arraunlariek aldean zilarrezko domina dutelarik.

Azken denboraldi honetan, 2019/20an, gizonezko gazteen taldeaz arduratu da. Urtea ez da bat ere erraza izan, COVID-19aren ondorioz lehiaketek aldaketa handiak jasan dituztelako. Pandemiaren kalteetako bat gazteek interes handiarekin prestatutako Trainerilla ligaren eta txapleketen deuseztapena izan da. Hala ere, batel ligaren lehenengo zatia eta txapelketak jokatzeko aukera izan dute, eta bertan gazteen bi ontziek lortutako emaitzak txalotzekoak izan dira. Aipatutako bi ontzietako batek, zilarrezko domina lortu zuen Bizkaiko batel txapelketan.

La imagen puede contener: 7 personas, personas de pie, niño(a) y exterior
Euskadiko batel txapelketa ospatu ondorengo argazkia. Arraunlariek aldean brontzezko domina dutelarik.

Horren ondoren, Euskadiko txapelketan, hirugarren postua lortu eta brontzezko domina bereganatzea lortu zuten. Euskadiko txapelketan lortutako emaitza honek, Moañan jokatuko zen Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera eman zien gure arraunlariei, benetan txalotzeko lorpena dena. Espainiako batel txapelketan ohorezko txandan sailkatzea lortu ez bazuten ere, kontsolazio txandako bigarren postua eskuratzea lortu zuten.

Aipatutako txalotzeko emaitza hauen erredun nagusia Juan dugu, interes eta mimo handiarekin zuzendu dituelako gure gazteen entrenamenduak. Zuzendaritza Taldea eta arraunlariak azken urteotan Juanek egindako lanarekin ezin pozago bagaude ere, eta oso gustora dagoela aitortu badigu ere, Juanek berak ziklo honen amaiera iritsi dela ulertu eta arraun taldea uztea erabaki du. Erabakia errespetatzea, gurean egindako lan txalogarria behin eta berriz eskertzea eta hemendik aurrera hasiko duen etapa berriarekin zorterik onena opatzea besterik ez zaigu geratzen.

MILA MILA ESKER JUAN!!! BADAKIZU HEMENDIK AURRERA ERE ARKOTE ZURE ETXEA IZATEN JARRAITUKO DUELA!!

ZORTERIK ONENA!

La imagen puede contener: 7 personas, exterior, texto que dice "REDMI NOTE 9 Al QUAD CAMERA"