2023ko abenduaren 22an jokatutako Gabonetako Loteria Nazionalean Arkote Arraun Taldearen zenbakiak saria jaso zuen. Urtarrilean eta otsailean zehar erosle batzuek bere saria jaso dute dagoeneko, eta oraindik egin ez dutenek martxoko egun batzuetan ere aukera izango dute.

Martxoan saria jasotzeko hurrengo egunak egongo dira: martxoak 3 igandea (11:00etatik 13:00etara), martxoak 10 igandea (11:00etatik 13:00etara), martxoak 17 igandea (11:00etatik 13:00etara) eta martxoak 20 asteazkena (17:00etatik 19:00etara), Arkote Arraun Taldeko egoitzan: Ondarreta ibilbidea z/g, Arkote Arraun Taldeko hangarrean (hondartzaren parean).

Goian aipatutako ordutegian gerturatu ezin direnek, mezu bat bidali beharko dute hurrengo helbidera: arkoteat@gmail.com.

Zuzendaritzako kideen eta diruaren babesa bermatze aldera, aurreko hilabetean bezala ordainketa banketxeko txeke bidez egingo zaie saridunei, jaso ostean haiek banketxean zuzen-zuzenean kobratu dezaten.

Oharra: Saria jasotzeko, ezinbestekoa izango da papeleta bakoitza ekartzea

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *