Ondarreta kalea z/g, Plentzia.
946774342
arkoteat@gmail.com

Marea horia

Arkote arraun taldeko web orrialdea

Marea horia

Gertu dugun abuztuaren 17an Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak errefuxiatuen aldeko ekimena antolatuko du herriko badian. Ekimen honetan, herriko kultur/kirol elkarte zein norbanako ezberdinek parte hartuko dute, eta Arkote arraun taldeak ere bere partaidetza bermatuko du beste urte batez.

Ekintza, esan bezala, abuztuaren 17an izango da 12:30ak aldera. Minutu batzuk lehenago Arkoteko arranplatik zein astondotik piragua, batel, kayak, paddel-surf eta bestelako ontziak badiaruntz abiatuko dira.

Ekitaldi honen helburu nagusia errefuxiatuek fronterak igarotzean pairatzen dituzten egoera jasangaitzak salatzea du helburu, norbanakoaren eskubide-askatasunaren aldeko aldarrikapena dugu hortaz. Ekimen honen izaera solidario eta integratzaileak Arkote arraun taldearen ezaugarriekin guztiz bat egiten duenez, arraun taldeko zenbait ordezkari bateletan hurbilduko dira Marea horiari babesa ematera.

Arkotetik gizabanakoen eskubideen aldeko ekimen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, edonork parte har dezakeelako, ontzirik ez dutenek ere, izan ere urterolez, Plentziako eta Gorlizko hondartzeak zeharkatuko dituen giza katea antolatuko da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies