Gaur, 2022ko azaroaren 24an Arkote Arraun Taldeko zuzendaritza taldeak dei egiten die klubeko bazkideei 2022ko azaroaren 24an Plentziako Goñi Portal Kultur Etxean ospatzekoak diren Bazkideen Ohiko eta Ez-ohiko batzarretara. Lehendabizi Ohiko Batzarrarekin hasiko gara 10:30etan lehen deialdian eta 11:00etan bigarrenean, eta hau amaitu bezain laster Ez-Ohikoari emango diogu hasiera. Gogorarazten
Gorka Etxeberriak eta Imanol Garciak Arkoteko trainerua zuzentzen jarraituko dute 2023an
Abuztuaren bukaeran amaitu berri den denboraldi ikaragarriarekin, Gorka Etxeberria Oliden Oriotarrak entrenatzaile lanetan eta Imanol Garcia Elorza Idiazabaldarrak prestatzaile fisiko lanetan hiru denboraldi osatu dituzte Arkoteko Plentzitarra trainerua zuzentzen. Aurreko proiektuari amaiera eman ostean, 2019-20 denboraldian Gorka Etxeberriak Arkoteko traineruaren zuzendaritza hartu zuen. Urte hartan gure mutilak bosgarren postuan sailkatu
Txetxu Laraudogoitia Garay zendu da
Aurreko ostiralean, 2022ko abuztuaren 19an, Jose Maria “Txetxu” Laraudogoitia Garay zendu zelaren albiste lazgarria jaso genuen eta ordutik atsekabe handiarekin gaude. Sentitzen dugun min hau ez da gutxiagorako, izan ere Txetxu orain dela 62 urte baino gehiago Arkote Arraun Taldea sortu zuenetako bat dugu. Pertsona langilea, zuhurra eta eskuzabala, Arkote
Ligako azken estropada eta bandera
2022ko abuztuaren 21eko atzoko estropadarekin amaiera eman zitzaion aurtengo KAE1 ligari, Bilboko uretan jokatutako , “XLIX Ikurriña Villa de Bilbao” banderarekin hain zuzen ere, zeinetan Arkoteko ontzia ligako hamabi traineruetatik azkarrena izan zen. Aurtengo ligak guztira hamalau estropada izan ditu, eta horietako azkena hau bera izan da. Gorabehera ezberdinen ondoren,
Bostetik hiru, garaipen berria Plentzitarrarentzat
Atzo 2022ko uztailaren 9an KAE1 ligako 5. jardunaldia ospatu zen Pasaiako uretan, “CMO Valves Bandera” hain zuzen ere, zeinetan Arkoteko trainerua garaile izan den liga osatzen duten hamabi traineruen artean azkarrena izanik. Aurtengo denboraldian ligak hamalau estropada izango ditu, eta une honetara arte dagoeneko bost estropada jokatu dira; horietatik erdian
2022ko udako ikastaroaren behin-betiko ebazpena
Gaur 2022ko ekainaren 27an, udako ikastaroan onartutakoen behin-betiko zerrenda argitaratzen dugu, txanden banaketarekin batera. Ebazpenaren aurrean helegitea aurkezteko epea gaurtik ekainaren 30eko eguerdiko 12:00etara arte luzatuko da, eta email bat bidaliko beharko da hurrengo posta elektronikora: arkoteat@gmail.com Uztailako ikastaroa hilaren 1ean hasiko da, ostiralean, eta abuztukoa hilaren 1ean, astelehenean, Arkote
Plentzitarrak ligako bigarren ikurriña eskuratu du
Gaur 2022ko ekainaren 26an KAE1 ligako 2. jardunaldia ospatu da Zumaiako uretan, “Zumaiako XXXVII. ikurriña” hain zuzen ere, zeinetan Arkoteko trainerua garaile izan den liga osatzen duten hamabi traineruen artean azkarrena izanik. Gogorarazi nahi dugu ligako aurreko jardunaldian, lehenengoan alegia, Arkoteko traineruak markatu zuela ere denborarik onena, eta horren ondorioz
2022ko traineru ligaren lehen ikurriñan Arkote garaile
Gaur 2022ko ekainaren 19an denboraldi honetako KAE1 ligako lehen estropada jokatu da Pasaian, “Kepa Deun Arrantzaleen kofradia XXII. ikurriña” izeneko estropada. 2021eko arraun denboraldian Arkoteko trainerua ligako bosgarren postuan sailkatu zen, eta hainbat estropadetan ikurriña eskuratzetik segundu gutxira geratu bazen ere aukerarik gabeko geratu zen. Aurtengo lehen estropadan ordea ikurriña
2022ko udako ikastaroko txanden behin-behineko ebazpena
Gaur, 2022ko ekainaren 18an, larunbatean, Udako arraun ikastaroaren aurreinskripzioak itxi eta behin-behinean onartutakoen zerrenda argitaratzen dugu. Gainera, behin-behineko txanden banaketa egin dugu ere; hauetan lehentasunak errespetatzen ahalegindu bagara ere, beti ez da posible izan. Onartutakoek plaza bermatzeko eman beharko duten hurrengo urratsa behin-betiko matrikulazioa egitea da, ekainaren 18-25 bitartean. Horretarako,
Udako ikastaroan izen-emateko epea zabalik
Urte asko igaro dira Arkote Arraun Taldeak udan arrauna irakasteko antolatzen duen ikastaroa hasi zenetik. 2022a ez da salbuespena izango, horren ondorioz aurten ere uztaila zein abuztuan 2006-2013 bitartean jaiotako gazteei zuzendutako ikastaroa antolatuko dugu. Ikastaro bakoitzak hilabeteko iraupena du eta formakuntza astean 10 orduko izango da, bost lan egunetan