Abuztuaren bukaeran amaitu berri den denboraldi ikaragarriarekin, Gorka Etxeberria Oliden Oriotarrak entrenatzaile lanetan eta Imanol Garcia Elorza Idiazabaldarrak prestatzaile fisiko lanetan hiru denboraldi osatu dituzte Arkoteko Plentzitarra trainerua zuzentzen.

Aurreko proiektuari amaiera eman ostean, 2019-20 denboraldian Gorka Etxeberriak Arkoteko traineruaren zuzendaritza hartu zuen. Urte hartan gure mutilak bosgarren postuan sailkatu ziren KAE1 ligan, aurreko denboraldiko zazpigarrena hobetuz. Horren ostean, 2021 denboraldian Arkoteko traineruak bosgarren egin zuen ere, eta 2022ko azken denboraldi honetan hirugarren postuan sailkatu da gure trainerua.

Ez dago esan beharrik aurtengo denboraldia ikaragarri ona izan dela, denboraldi hasieran finkatutako helburuak nabarmen gainditu direlako, izan ere, ohorezko txandan sartzea ez ezik guztira 4 bandera irabaztea eta ligan bigarren postutik puntu bakarrera geratzea lortu dute gure mutilek.

Lortutako emaitza bikainengatik eta taldean dagoen giro osasuntsuagatik, Arkote Arraun Taldeko zuzendaritza taldeak eta prestatzaileek beste denboraldi batez berriztea adostu dugu.

Zorionak egindako denboraldiagatik Gorka eta Imanol, eta zorte on hurrengoarekin!!

AUPA ARKOTE!!