Gorka Etxeberriak eta Imanol Garciak Arkoteko trainerua zuzentzen jarraituko dute 2023an

Abuztuaren bukaeran amaitu berri den denboraldi ikaragarriarekin, Gorka Etxeberria Oliden Oriotarrak entrenatzaile lanetan eta Imanol Garcia Elorza Idiazabaldarrak prestatzaile fisiko lanetan hiru denboraldi osatu dituzte Arkoteko Plentzitarra trainerua zuzentzen. Aurreko proiektuari amaiera eman ostean, 2019-20 denboraldian Gorka Etxeberriak Arkoteko traineruaren zuzendaritza hartu zuen. Urte hartan gure mutilak bosgarren postuan sailkatu

Ligako azken estropada eta bandera

2022ko abuztuaren 21eko atzoko estropadarekin amaiera eman zitzaion aurtengo KAE1 ligari, Bilboko uretan jokatutako , “XLIX Ikurriña Villa de Bilbao” banderarekin hain zuzen ere, zeinetan Arkoteko ontzia ligako hamabi traineruetatik azkarrena izan zen. Aurtengo ligak guztira hamalau estropada izan ditu, eta horietako azkena hau bera izan da. Gorabehera ezberdinen ondoren,

Bostetik hiru, garaipen berria Plentzitarrarentzat

Atzo 2022ko uztailaren 9an KAE1 ligako 5. jardunaldia ospatu zen Pasaiako uretan, “CMO Valves Bandera” hain zuzen ere, zeinetan Arkoteko trainerua garaile izan den liga osatzen duten hamabi traineruen artean azkarrena izanik. Aurtengo denboraldian ligak hamalau estropada izango ditu, eta une honetara arte dagoeneko bost estropada jokatu dira; horietatik erdian

Negatibo eman dute lehenengo frogako PCR guztiek

Irailaren 2an arraun taldeko webgune ofizialaren bidez jakitera eman genuen senior mutilen arraunlarietako batek positibo eman zuela COVID-19aren PCR frogan. Horren ondorioz, senior mutilen arraunlariak eta entrenatzialeak beren etxeetan konfinatu eta Osakidetzak agindutako egunetan PCR frogak egin zituzten. Asteburuan zehar emaitzak iristen joan dira, eta jasotakoek negatibo eman duten arren,

Gorka Etxeberriak eta Imanol Garciak Plentzitarra zuzentzen jarraituko dute 2021 denboraldian

2019ko irailaren 10ean, arraun taldearen webgune ofizialaren bidez Gorka Etxeberria Oliden (Orio, 1977) 2020ko denboraldian senior mutilen taldeaz arduratuko zela iragarri genuen, Toni Montenegroren lekua hartuz. Gorkarekin batera prestatzaile fisiko gisa Imanol Garcia Elorza etorri zen gurera, hiru denboraldietan lan txalogarria egin zuen Aitziber Ibañezi lekukoa hartuz. Arrazoi ezberdinak direla

COVID-19ko positibo kasu bat eman da senior mutilen taldean

Bart gabaz gure arraunlarietako batek COVID-19an positibo eman zuelaren albistea jaso genuen. Arraunlariak azken estropadetan eta entrenamenduetan parte hartu ez zuen arren, agintariek ezarritako protokoloa jarraitu eta hurrengo orduetan Osakidetzako aztertzaileak arraunlariaren inguruko pertsonekin harremanetan jarriko dira. Gainera, aipatzekoa da senior mutilen taldeko partaideak, borondate propioz eta erantzukizun kolektiboari jarraituta,

Traineruaren brankaren konponketa, Alvaro Tobalinaren eskutik.

Italian eta Suedian denboraldi luze batez formakuntza jaso ondoren, azken bolada honetan gure arraunlaria den Alvaro Tobalina ontzien konponketa ezberdinetan egon da murgildurik, besteak beste “platanito” modeloko traineruaren brankan. Zehaztasun handiko konponketa lanen ondorengo emaitza oso ona izan da. Hurrengo lerroetan konponketaren zergatia eta prozedura azalduko dugu: Trinkearen erabileraren ondorioz

Plentziako XXX. ikurriña – Xabi Aranaren omenez

Aurtengoan ere arraun taldeak Plentziako badian ospatzen den traineru estropada antolatu du. Estropada uztailaren 6an ospatuko da, arratsaldeko 18:30etan. Bertan KAE ligako 1. multsoaren baitan dauden hamabi traineruek parte hartuko dute: Camargok, Deustuk. Donostiarra B-k, Getariak, Hibaikak, Lapurdik, Pedreñak, Pasai Donibanek, Santoñak, Zarautzek, Zumaiak eta herriko taldeak, Arkotek. Zapatuan ospatuko