Ondarreta kalea z/g, Plentzia.
946774342
arkoteat@gmail.com

Plentziako XXX. ikurriña – Xabi Aranaren omenez

Arkote arraun taldeko web orrialdea

Plentziako XXX. ikurriña – Xabi Aranaren omenez

Aurtengoan ere arraun taldeak Plentziako badian ospatzen den traineru estropada antolatu du. Estropada uztailaren 6an ospatuko da, arratsaldeko 18:30etan. Bertan KAE ligako 1. multsoaren baitan dauden hamabi traineruek parte hartuko dute: Camargok, Deustuk. Donostiarra B-k, Getariak, Hibaikak, Lapurdik, Pedreñak, Pasai Donibanek, Santoñak, Zarautzek, Zumaiak eta herriko taldeak, Arkotek.

Zapatuan ospatuko dena Plentziako XXX. ikurriña dugu, eta aurtengo honetan otsailan sendu zitzaigun Xabi Arana oroitu nahi dugu, arraun taldearen alde lan handia egin zuen pertsona alegia, arraunlari eta prestatzaile izateaz gain, kolaboratzaile itzela izan zena. Horrexegatik estropadaren izen ofiziala Plentziako XXX. ikurriña – Xabier Aranaren omenez izango da. Xabi oroitzeko minutuko isilunea egingo dugu estropada hasi baino aurretik, eta bertan hamabi traineruetako arraunlari guztiek arraunak altxatuko dituzte. Gainera, banderaren entrega Xabiren familiakideetako batek egingo du.

Gure trainerua bigarren txandan arituko da, Pedreña, Getaria eta Camargorekin batera. Arraun egunaz disfrutatzeko eta Xabi oroitzeko, herritar guztiei dei egiten diegu hondartzara hurbil daitezen.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies