Ondarreta kalea z/g, Plentzia.
946774342
arkoteat@gmail.com

San Juan gaueko sua

Arkote arraun taldeko web orrialdea

San Juan gaueko sua

Gaurkoan beste urte batez, herriko gune ezberdinetako pertsonak errotan bildu dira San Juan gaua osaptzeko, eta udarari hasiera emateko.

Ohikoa denez, Arkote arraun taldeak partaidetza nabarmena izan du herriko ekintza honetan. Emakumezko arraunlariez osaturiko trainerilla arraun taldeko arranplatik abiatu da, atzeko txopan Mari, euskal milogiaren kide esanguratsua, zutelarik. Bertatik, errotaren inguruan aurkitzen den pantalanera arte eraman dute Mari, eta honek berarekin batera eguzkilorea eraman du, udaren hasiera irudikatzen duen elementua alegia.

Beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkiogu herriko jai batzordeari egiten duten lan paregabeagatik ere. Bide batez, arraun taldearen jarraitzaile zareten orori udara zoriontzua igaro dezazuela opa dizuegu.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies