Pasaden 2023ko abenduaren 3an bazkideen Ohiko eta Ez-Ohiko batzarrak ospatu ziren, azkenaldian izan den partaidetzarik altuenarekin. Ohiko batzarra amaitu ostean, ez-ohiko batzarrari hasiera eman zitzaion eta bertan 2023-2027ko zuzendaritza talde berria hautatu zen, guztira 9 kide izango dituenak. Hurrengoak izango dira Arkote Arraun Taldeko zuzendaritza taldeko partaideak:

  • Presidentea: Eduardo Zubeldia Villabeitia
  • Presidente ordea: Arantza Hernandez García (aurrekoan batzordekidea)
  • Idazkaria: Eritz Monasterio Lotina (aurrekoan batzordekidea)
  • Diruzaina: Marga Murua Ibarrondo (aurrekoan idazkaria)
  • Batzordekidea: Miguel Borinaga Urkijo (itzulitakoa)
  • Batzordekidea: Iñigo Tobalina Alonso
  • Batzordekidea: Fran Sanz de Galdeano Lasheras (berria)
  • Batzordekidea: Ilargi Sagarna Intxaurtieta (berria)
  • Batzordekidea: Borja Viadero Norato (berria)

Hurrengo asteetan, webguneko “zuzendaritza” ataleko kideak eta irudiak eguneratuko ditugu.

Amaitzeko, lerro hauen bidez orain arte zuzendaritzan urteetan zehar burubelarri lanean modu nekezinean aritu diren Iker Martinez Garcíaren eta Susana Rodriguez Hoyoren lana goraipatu eta eskertu nahiko genuke. Tamalez, elkarrekin egindako bide honi amaiera ematea erabaki dute, beraz zuzendaritza talde berriaren aldetik eskerrak ematea geratzen zaigu. Era berean, aurreko legealdiaren lehen urteetara arte urte mordoetan zehar zuzendaritzan egondako Sabino Etxebarrieta Martínezen lana azpimarratu eta eskertu nahiko genuke ere. Hirurei eskerrak eta agurra baino, laster arte izatea espero dugu!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *