Arkote arraun taldeko zuzendaritza taldeak dei egiten die klubeko bazkideei 2021eko abenduaren 11an, larunbatean, UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioan (P.I.E) goizeko 09:30etan lehenengo deialdian eta 10:00etan bigarren deialdian ospatuko den Bazkideen Ohiko Batzarrera, honen gai ordena hurrengoa izango delarik:

  1. Azkenengo Batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena.
  2. Zuzendaritza taldekide baten dimisioaren berri ematea.
  3. 2020-2021 denboraldiko kontuen aurkezpena eta hala badagokio, onarpena.
  4. 2021-2022 denboraldiko kontuen aurkezpena eta hala badagokio, onarpena.
  5. 2021-22 denboraldiko prestatzaileen aurkezpena.
  6. Galdera eta eskariak.

Oharra: COVID-19aren egoera dela eta, aforoa mugatua izango da eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da bazkideek osasun neurri guztiak zorroztasunez betetzea