Aurreko denboraldietan bezala, kirolari guztien irudi eguneratua izateko Arkote Arraun Taldeko zuzendaritza taldea harrobiko arraunlari guztiei argazkia ateratzeaz arduratu da, eta horretarako beste urte batez Deo Villasanteren laguntza izan dugu; hemendik eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiogu Deori bere prestutasunagatik.

Momentu honetan orrialdeak antolatzen gabiltza, eta hurrengo asteko (urtarrilaren 24tik 28ra) egun bakoitzean talde bana argitaratuko dugu Arkote Arraun Taldeko webgune nagusian, arkoteat.com -en alegia. Arkoteko jarraitzaile guztiengana iristeko asmoz, argitaratzen dugun oro 18:30ak aldera sare sozialetan (Facebook eta Instagram) zabaladuko dugu.

Hurrengoa da argitalpenen kronograma:

  • Kimuak: Astelehenean
  • Haurrak: Asteartean
  • Gizonezko kadeteak: Asteazkenean
  • Emakumezko kadeteak: Ostegunean
  • Emakumezko gazteak: Ostiralean

Oharra: Gaur egun zehaztu barik badago ere, aurrerago senior mutilen taldea ere argitaratuko dugu.