2023ko abenduaren 22an jokatutako Gabonetako Loteria Nazionalean Arkote Arraun Taldearen zenbakiak saria jaso zuen. Horren ondorioz, loteria erosi zutenek bere saria urtarrilean zehar ezarriko diren egunetan jaso ahal izango dute Arkote Arraun Taldeko bulegoan: Ondarreta ibilbidea z/g, Arkote Arraun Taldeko hangarrean.

Urtarrilean zehar zehaztutako egunak asteazkenak (17:00etatik-19:00etara), ostiralak (17:00etatik-19:00etara) eta igandeak (10:00etatik 13:00etara) izango dira. Hilabete hori igarota, saria jasotzeko email bidez adostu beharko da ordutegia eta eguna Arkote Arraun Taldeko diruzainarekin klubeko emailera mezu bat igorriz: arkoteat@gmail.com helbidera. Hurrengoa da saria jasotzeko egutegia:

Zuzendaritzako kideen eta diruaren babesa bermatze aldera, ordainketa banketxeko txeke bidez egingo zaie saridunei, jaso ostean haiek banketxean zuzen-zuzenean kobratu dezaten.

Oharra: Saria jasotzeko, ezinbestekoa izango da papeleta bakoitza ekartzea

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *