Arkote arraun taldeko web orrialdea
Ikastaro honen asmoa 2006 eta 2013 bitartean jaiotako gazteen artean gure kirolaren ezagutza hedatzea da. Horren ondorioz, arraunaren gaineko oinarrizko irakaspenak eskainiko zaizkie ikastaroan. Gure asmo nagusia uda amaitutakoan ahalik eta gehienek arraun denboraldian jarrai dezatela da. Arrazoi horrengatik, Uribe Aldean jaiotakoei lehentasuna emango zaie.
Ikastaroan parte hartzen dutenak 2006 eta 2013 bitartean jaiotakoak izan beharko dira, haien bizilekua zeinahi delarik. Hala ere, aipatu bezala Uribe Aldekoei lehentasuna emango zaie. Itsasadarrean praktikatzen den kirola izanik, gomendagarria igeriketaren oinarrizko ezagutzak izatea.
Gazteek kalitatezko formakuntza eta esperientzia izan dezaten, ikastaroak hilabete oso bat irauten du, uztaila edo/eta abuztua hautatu ahal izango delarik; nahi dutenek, gainera, errepikatzeko aukera izango dute. Ikastaroa asteko bost lanegunetan zehar, hots, astelehenetik ostiralera izango da (jai egunak ezik), eta 2021etik bi ordutegietan banatzen dugu: lehen txandakoak 9:00etatik 11:00etara eta bigarren txandakoak 11:30etatik 13:30etara. Txanda hauen esleipena Zuzendaritza Taldearen esku geratuko da.
Kasu honetan EZINBESTEKOA izango da errolda ziurtagiria aurkeztea.
Udako ikastarorako izen emateak bi fase izango ditu: lehena aurreinskripzioa, ekainaren 17a baino lehenago egin beharko dena; eta bigarrena behin betiko matrikula, ekainaren 18tik 25era bitartean egin beharko dena (biak barne).
Oharra: Epetik kanpo egonda ere, plazak libre egon ezkero izena emateko aukera egongo da. Horrelakoetan, Whats App zenbakira idatzi beharko da: 636 80 52 66
Interesa dutenek, hurrengo inprimakia bete beharko dute ekainaren 17a baino lehen:
Ekainaren 18an egindako onartuen behin-behineko ebazpena.
Aurreinskripzioan onartutakoek ekainaren 25 baino lehen hurrengo matrikula bete, SINATU eta entregatu beharko dute . Matrikula betetzeko ezinbestekoa da lehenik deskargatzea.
Atari honetan, aurretik bete eta sinatutako matrikularekin betara ordainketaren justifikagiria eta erroldaren kopia (mankomunatuen kasuan) entregatu beharko da.
GOGORATU: Mankomunatuek erroldaren kopia entregatzen ez badute, ez-mankomunatuen prezioa ordaindu beharko dute (150€/hilean).
Maiatzaren 13tik ekainaren 17ra
Ekainak 18 (20:00etatik aurrera)
Ekainaren 19tik 25era
Ekainak 27. Behin betiko onartuak eta hauen txanden ebazpena.
Ekainaren 27tik 29ra
Ekainak 30
Erabiltzailearen esperientzia hobetzeko webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarriatu ezkero, baimena ematen duzu cookie-n erabilerarako eta gure cookien politikarako. Behean informazio gehiago Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
ACEPTAR