
Atzo 2022ko uztailaren 9an KAE1 ligako 5. jardunaldia ospatu zen Pasaiako uretan, “CMO Valves Bandera” hain zuzen ere, zeinetan Arkoteko trainerua garaile izan den liga osatzen duten hamabi traineruen artean azkarrena izanik. Aurtengo denboraldian ligak hamalau estropada izango ditu, eta une honetara arte dagoeneko bost estropada jokatu dira; horietatik erdian baino gehiagon, hirutan alegia, Arkoteko ontzia izan da garaile, datu benetan ikaragarria.
Hauek izan dira estropadaren denborak:
1. ARKOTE SEGUROS BILBAO 20:30,63
2. SAN JUAN: 20:31,72
3. SANPEDROTARRA: 20:34,60
4. ZARAUTZ GESALAGA OKELAN: 20:46,95
5. S.D.R. PEDREÑA: 20:48,61
6. DELTECO ZUMAIA: 20:51,46
7. MATRIX HONDARRIBIA: 20:54,73
8. DEUSTO BILBAO: 20:55,56
9. CASTRO BRUNO SAEZ: 20:58,81
10. CAMARGO CUEVA EL PENDO: 21:05,74
11. ORIO ORIALKI: 21:06,22
12. BUSTURIALDEA: 21:22,19
Bost estropaden ostean ligako sailkapen orokorra hurrengoa da:
POSTUA | ONTZIA | PUNTUAK |
---|---|---|
1 | Sanpedrotarra | 55 |
2 | Arkote Seguros Bilbao | 49 |
3 | Zarautz Gesalaga Okelan | 49 |
4 | San Juan | 43 |
5 | S.D.R Pedreña | 42 |
6 | Matrix Hondarribia “B” | 31 |
7 | Castro Burno Saez | 28 |
8 | Delteco Zumaia | 28 |
9 | Camargo Cueva El Pendo | 27 |
10 | Deustu Bilbao | 20 |
11 | Orio Orialki | 10 |
12 | Busturialdea | 8 |