Arkote arraun taldeko zuzendaritza taldeak bazkideei dei egiten die 2020ko abenduaren 20an, domekan, goizeko 10:30etan (beharrezkoa izatekotan 11:00etan bigarren deialdia egingo da) JITSI plataforma bidez online[1] ospatuko den Bazkideen Ohiko Batzarrera, honen gai ordena hurrengoa izango delarik:

1. Azkenengo Batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena.

2. 2019-2020. denboraldiko kontuen aurkezpena eta, hala badagokio, onarpena.

3. 2019-2020. denboraldiko kontuen aurkezpena eta, hala badagokio, onarpena.

4. Prestatzaileen aurkezpena.

5. Galdera eta eskariak


[1] Covid-19aren egoera ondorioz batzarra online egingo da. Bileran parte hartu nahi duenak mezu bat bidali beharko du arkoteat@gmail.com posta elektronikora 2020ko abenduaren 19ko arratsaldeko 20:00ak baino lehen hurrengo datuak eskainiz: izen-abizenak eta NAN zenbakia. Eskaria egin duen pertsonak bazkidearen kuota egunean izan ezkero, bilerarako esteka jasoko du bere posta elektronikoan.