2021eko Bazkideen Ohiko Batzarrerako deialdia

Arkote arraun taldeko zuzendaritza taldeak dei egiten die klubeko bazkideei 2021eko abenduaren 11an, larunbatean, UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioan (P.I.E) goizeko 09:30etan lehenengo deialdian eta 10:00etan bigarren deialdian ospatuko den Bazkideen Ohiko Batzarrera, honen gai ordena hurrengoa izango delarik: Azkenengo Batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena. Zuzendaritza taldekide baten dimisioaren berri ematea.