Gaur, 2022ko ekainaren 18an, larunbatean, Udako arraun ikastaroaren aurreinskripzioak itxi eta behin-behinean onartutakoen zerrenda argitaratzen dugu. Gainera, behin-behineko txanden banaketa egin dugu ere; hauetan lehentasunak errespetatzen ahalegindu bagara ere, beti ez da posible izan.

Onartutakoek plaza bermatzeko eman beharko duten hurrengo urratsa behin-betiko matrikulazioa egitea da, ekainaren 18-25 bitartean. Horretarako, familiek Arkote Arraun Taldeko webgunean udako ikastaroari eskaini zaion atalean matrikularen dokumentua deskargatu, bete eta sinatu beharko dute. Matrikula, ordainketaren justifikagiria eta erroldaren ziurtagiria (soilik mankomunatuen kasuan), udako ikastaroaren orrialdean eskuragarri dagoen atarira igo beharko dute.

Garrantzitsua: Errolda aurkeztea ezinbestekoa da, horrela egiten ez dutenek lehentasun guztiak galtzeaz gain ez-mankomunatuen prezioa ordaindu beharko dute, hots 150€/hilabete bakoitzeko.

Aurreinskripzio garaia amaitu bada ere, izen-emateko epeak oraindik zabalik jarraitzen du, baina zuzenean Whats Appeko telefono zenbakira idatzi beharko da eskaera eginez: 636 80 52 66. Zerrendan akatsen bat ikusi ezkero, idatzi zenbaki berdinera.

Matrikulazioaren orrialdera jotzeko esteka: http://arkoteat.com/eus/udako-ikastaroa/