Aurreko urteko esperientzia positiboa errepikatzeko asmoz, 2022ko maiatzaren 8an, igandean, goizeko 10:00etatik aurrera Arkote Arraun Taldeak 2006 eta 2013 bitartean jaiotako gazteentzako goiz bateko doako arraun ikastaroa antolatuko du.

Egun horretan, entrenatzaile lanetan hamarkadetako esperientzia duten Raul Amundarain eta Josu Marin entrenatzaileen eskutik arraunaren inguruko oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte gazteek. Horrela, lehorreko entrenamenduetan egiten diren jarduerei buruzko azalpenaz aparte, lehorrean fosoa* egiteko aukera eskainiko da, eta baldintza metereologikoek horrela ahalbidetzen badute uretara joaten ahaleginduko gara. Horren ondorioz, etortzeko asmoa dutenei uretan sartzeko aukera ematen duen arropa (bainujantzia eta kroks edo txapin estiloko oinetakoak), toaila eta aldatzeko arropa ekarri beharko dute.

* Arkote fosoaren irudia. Kirolariek bertan uretan egongo balira bezala arraun egiteko aukera dute.

Bertaratzea librea izango da eta inguruko herri guztietako gazteei zuzendurik dago. Izen-ematea derrigorrezkoa izango ez bada ere, etortzeko asmoa dutenei hurrengo inprimakia betetzea eskertuko genieke, azalduko den pertsona kopuruaren aurreikuspena egiteko.

Ez galdu aukera paregabe hau eta hurbildu arrauna lehen eskutik ezagutzera!