Atzo, uztailaren 13an, Plentziako portuan ospatzen diren Karmengo amako jaiei hasiera eman zitzaien. Jai batzordeak eginiko lan paregabeari esker aurtengoan lau jai-egun izango ditugu, uztailaren 13an hasita, 16ra arte, ekintza anitzetan parte hartzeko programazio luzearekin. Ohitura jarraituz, Arkote arraun taldeak jaiotako ekintza askotan parte hartzen du, eta beste horrenbeste antolatzen ditu ere. Horregatik, hurrengo egunetan jaietan izan dugun partaidetzaren berri emango dizuegu post ezberdinen bitartez, atzokoaren kasu, zeinean heriotzik gabeko korrokoien arrantza lehiaketari buruz hitz egin genizuen.

Gaurkoan ere, uztailaren 14an alegia, portuko plazan (euskaldunen gunea izenarekin ezaguna, orain dala gutxira arte eskabetxeria zegoen tokia alegia) ergometro txapelketa antolatu dugu. Txapelketa honen antolakuntza gauzatzeko gauza ezberdinen beharra izan dugu, besteak beste: karpa bat, epaileentzako mahaia, emaitzak zuzen-zuzenean jarraitzeko telebista eta ergometroak berauek ere, besteak beste.

Lehiaketa antolatzen dugun lehen urtea izanik, ulertzekoa da parte hartzea ez dela oso altua izan. Hala ere, oso aipatzekoa da asko izan direla kurisitateaz jota ergometroen gunera interesaturik hurbildu direnak, eta ondoren txapelketan parte hartu dutenak. Beraz, orotara esan dezakegu lehenengo urtea izateko, eta ekintza berria izateko, nahiko arrakastatsua izan dela.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *