Gorka Etxeberriak eta Imanol Garciak Arkoteko trainerua zuzentzen jarraituko dute 2023an

Abuztuaren bukaeran amaitu berri den denboraldi ikaragarriarekin, Gorka Etxeberria Oliden Oriotarrak entrenatzaile lanetan eta Imanol Garcia Elorza Idiazabaldarrak prestatzaile fisiko lanetan hiru denboraldi osatu dituzte Arkoteko Plentzitarra trainerua zuzentzen. Aurreko proiektuari amaiera eman ostean, 2019-20 denboraldian Gorka Etxeberriak Arkoteko traineruaren zuzendaritza hartu zuen. Urte hartan gure mutilak bosgarren postuan sailkatu