Udako ikastaroa

2023ko UDAKO ARRAUN IKASTAROA

AURKIBIDEA

Orrialde honek lau atal nagusi ditu. Hurrengo izenburuetako batean klik eginez zure intereseko atalera jo al izango duzu:

informazio orokorra

Zertan datza?

Ikastaro honen asmoa 2007 eta 2014 bitartean jaiotako gazteen artean gure kirolaren ezagutza hedatzea da. Horren ondorioz, arraunaren gaineko oinarrizko irakaspenak eskainiko zaizkie ikastaroan. Gure asmo nagusia uda amaitutakoan ahalik eta gehienek arraun denboraldian jarrai dezatela da. Arrazoi horrengatik, Uribe Aldean jaiotakoei lehentasuna emango zaie.

Zeintzuk dira izena emateko baldintzak?

Ikastaroan parte hartzen dutenak 2007 eta 2014 bitartean jaiotakoak izan beharko dira, haien bizilekua zeinahi delarik. Hala ere, aipatu bezala Uribe Aldekoei lehentasuna emango zaie. Itsasadarrean praktikatzen den kirola izanik, gomendagarria igeriketaren oinarrizko ezagutzak izatea.

Zein da egutegia? eta ordutegia?

Gazteek kalitatezko formakuntza eta esperientzia izan dezaten, ikastaroak hilabete oso bat irauten du,  uztaila edo/eta abuztua hautatu ahal izango delarik; nahi dutenek, gainera, errepikatzeko aukera izango dute. Ikastaroa asteko bost lanegunetan zehar, hots, astelehenetik ostiralera izango da (jai egunak ezik), eta 2021etik bi ordutegietan banatzen dugu: lehen txandakoak 9:00etatik 11:00etara eta bigarren txandakoak 11:30etatik 13:30etara. Txanda hauen esleipena Zuzendaritza Taldearen esku geratuko da.

Euskararen presentzia

Eskola eremutik kanpo euskara sustatzeko helburuarekin, 2023ko udako arraun ikastaroa euskaraz eskainiko da. Salbuespen bezala, euskara ezagutzen ez duten gazteekin gazteleraz egingo da.

Zeintzuk dira kuotak?

100€/hilean

Uribe Aldean mankomunatuak

Kasu honetan EZINBESTEKOA izango da errolda ziurtagiria aurkeztea.

150€/hilean

Uribe Aldean ez erroldatuak

izen ematea

Udako ikastarorako izen emateak bi fase izango ditu: lehena aurreinskripzioa, ekainaren 17a baino lehenago egin beharko dena; eta bigarrena behin betiko matrikula, ekainaren 18tik 25era bitartean egin beharko dena (biak barne).

Oharra: Epetik kanpo egonda ere, plazak libre egon ezkero izena emateko aukera egongo da. Horrelakoetan, Whats App zenbakira idatzi beharko da: 636 80 52 66

Aurreinskripzioa

Interesa dutenek, hurrengo inprimakia bete beharko dute ekainaren 17a baino lehen:

BEHIN-BEHINEKO EBAZPENA

Atari honetan, ekainaren 18an onartutakoen behin-behineko ebazpena. argitaratuko da:

Behin betiko matrikula

Aurreinskripzioan onartutakoek ekainaren 26 baino lehen hurrengo matrikula bete, SINATU eta entregatu beharko dute . Matrikula betetzeko ezinbestekoa da lehenik deskargatzea.

dokumentuak igotzeko ataria

Atari honetan, aurretik bete eta sinatutako matrikularekin betara ordainketaren justifikagiria eta erroldaren kopia (mankomunatuen kasuan) entregatu beharko da. 

GOGORATU: Mankomunatuek erroldaren kopia entregatzen ez badute, ez-mankomunatuen prezioa ordaindu beharko dute (150€/hilean). 


Behin betiko ONARTUEN ZERRENDA

Ekainaren 28an, atari honetan, behin-betiko onartuen zerrenda eta txanden banaketa argitaratuko dugu. Gogoratu ebazpenari errekurtsoa jartzeko aukera egongo dela ekainaren 30eko 14:00ak arte, arkoteat@gmail.com posta elektronikora mezu bat bidaliz. Era berean, izena emateko aukera zabalik egongo da 636 80 52 66 telefono zenbakira idatziz. 

Ikastaroak uztailaren 3an eta abuztuaren 1ean hasiko dira.

Kronograma

  • Aurreinskripzioa

    Maiatzaren 25tik ekainaren 17ra

  • Behin behineko onartuen zerrenda

    Ekainak 18

  • Behin betiko matrikulazioa

    Ekainaren 19tik 26ra

  • Behin betiko onartutakoen ebazpena

    Ekainak 28. Behin betiko onartuak eta hauen txanden ebazpena.

  • Helegite aldia

    Ekainaren 28tik 30era

  • Helegiteei erantzuna

    Uztailak 1

ARRAUN TALDEAREN BABESLE NAGUSIAK

Erabiltzailearen esperientzia hobetzeko webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarriatu ezkero, baimena ematen duzu cookie-n erabilerarako eta gure cookien politikarako. Behean informazio gehiago Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies