2024 denboraldiko dokumentazioa
Eman beharreko urrats guztiak ondo emateko, mesedez matrikulako zein orrialde honetako argibide guztiak arretaz irakurri.
Matrikularen dokumentua deskargatzeko ataria
Dokumentazio guztia online entregatu behar denez matrikula betetzeko ez dago inprimatzeko beharrik, izan ere PDF dokumentu hau ordenagailuan bertan bete daiteke. Horretarako ezinbestekoa da lehendabizi dokumentua deskargatzea.
Ordainketa hurrengo kontu korrontera (Laboral Kutxa): ES28 3035 0289 79 2890014338 *ADI ZENBAKI BERRIA DA*
Egin klik hurrengo botoian dokumentua deskargatzeko.
Sinatzen ikasteko tutoriala
Dokumentuak sinatzeko forma asko ugari daude, hau horietako bat:
Dokumentuak igotzeko tutoriala:
Bideo hau aurreko denboraldiko matrikulazioarena da. Hala ere, dokumentuak nola igotzen diren jakiteko baliagarria izango zaizue:
Aurreko denboraldietan Arkoten egondakoak
Aurreko denboraldietan Arkoten arraun egin dutenek, hurrengo dokumentuak aurkeztu beharko dituzte soilik:
– Matrikula
– Ordainketaren justifikagiria.
Familia batek arraunean seme-alaba bat baino gehiago duenean, seme-alaba bakoitzeko bidalketa bat egin behar du kirolari bakoitzaren dokumentuak bere bidalketan erantsiz
Arkoteko kirolari berriak
Arkoten inoiz arraun egin ez dutenek hurrengo dokumentuak entregatu beharko dituzte:
– Matrikula.
– Matrikularen ordainketaren justifikagiria
– Kirolariaren NANaren kopia (izan ezkero)
– Tutorearen NANaren kopia
– Erroldatze ziurtagiriaren kopia
– Eskolaratze agiria (ikasketa zentroan eskatu beharko duzue)
– Kirolariaren argazkia (eguneratua eta kalitate onekoa, faborez)
Familia batek arraunean seme-alaba bat baino gehiago duenean, seme-alaba bakoitzeko bidalketa bat egin behar du kirolari bakoitzaren dokumentuak bere bidalketan erantsiz