2020 denboraldiko emakumezko absolutuak.

Iker Martinez Garcia Emakumezko haur, kadete eta absolutuen entrenatzailea.

Iker Martinez Garcia

Iker Martinez Garcia Arkote arraun taldearekin lotura handia duen pertsona dugu. Lehenik arraunlari, ondoren entrenatzaile, eta egun zuzendaritzako kide eta entrenatzailea den honek bederatzi urte baino gehiago daramatza prestatzaile lanetan harrobiko maila ezberdinetan. Bere gidaritzapean ibilitako taldeek emaitza onak lortu dituzte batel liga zein txapelketetan. Gainera, egun Iker Arkoten aulki mugikorrari buruz gehien dakien pertsona dugu, eta horrenbestez bera da aulki mugikorreko denboraldian maila guztiak entrenatzen edo koordinatzen dituena. Urtez-urte egindako lan onaren ondorioz, harrobiko arraunlari askok estatu mailako estropada ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dute, kasu gehienetan emaitza onak lortuz.